Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aketz 1 iz zerri arra, emeak ernaltzeko erabiltzen dena.
Gaur egun 320 urde badaude eta 54 aketz. Herria 2005-09-29
Zerri aketzak kanpoan egoten ziren, eta askoz ere gutxiago ziren, ezkongaiek asko eraman baitzituzten beren oturuntzetarako. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.
Bertan idorotakoak ditu euskararen thaesaurusean gehien estimatzen dituen eleak: aketza (ninfómana), baina batez ere Zolaren eleberri batetik aterea dirudien hau, sakristia lurrina kendu gabea: aje-umea (hijo tarado, "los hijos del sábado", "alkoolez ondo beteta sortuak")... Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 41. orr.