Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aker 1 iz ahuntzaren arra.

Emakumeak aker bati eusten dio, soka motz batekin lotuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, zeuen bekatuen barkamen-ohikunea egiteko.  Elizen arteko biblia   Lb 17,11

Debrua ere ikusia omen zuen, batean aker baten itxuran.  Herria   2003-04-10

Arabiarrek, berriz, abereak ematen zizkioten [Josafati]: zazpi mila eta zazpiehun ahari eta beste horrenbeste aker.  Elizen arteko biblia   2 Kro 17,11

Akerra ere ikusi zuten zalditegian, zeren eta, antzinako herri-sineskera zahar baten arabera, abere hori eduki beharra baitago zaldien artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Akerra ostiko egiten saiatzen da ostera ere, kulunkatu egiten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

Gaitzen bat denean, akerra gaixotzen duk lehendabizi, eta horrek abisu ematen zietean baserritarrei gainerako aziendekin neurriak hartzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.

Gero, apaizek akerrak hil eta aldare gainera isuri zuten odola, Israel osoaren bekatuen barkamena eskatuz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,24

Eta, nola fraideak baitzuen, bere eskolako guztiek bezala, akerraren usain gaixtoa, arropa kirastua gainetik kendu, eta arropa zuria eta fina jantzi zuen haren orde.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.

Akerrari sokatik tiraka abiatuko da aterantz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 111. orr.

Zezenen eta akerren odolak ez baititzake bekatuak desegin.  Elizen arteko biblia   Heb 10,4

-Akerra deabrua izango da, ezta?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bai ale bikaina aker zahar hau, hain adoretsua eta zintzoa, eta lasaia!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 111. orr.

Torto txikia zenean, aker beltz bat hazten omen zuten beren baserriko ukuiluan, bertako azienda-jendea gaixotu ez zedin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.

Erran iezaiok hurrengoan arrazoin duela, zeren bart gauean ikusi baititut teleskopiotik ehun sorgin, aker beltza airean zeramatela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 101. orr.

Aker beltzaren seme horrek, saldu?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 270. orr.

Egun berean bereizi zituen Labanek aker marradun edo pintoak, ahuntz nabar edo pintoak eta ardi beltzak.  Elizen arteko biblia   Has 30,35

Asteartean Oosthuizen doktore albaitaria etorri arte itxarotea dauka, baina gaixo hau antzu geratuko da edonola ere, eta nahi izango ote du emakume honek aker antzurik?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

Zabor pila batean, herriko akerra ahaleginean ari zen aurreko urteko palmondoaren hostoak txikitu nahian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Sekulako akerra, bizarra elurrerainokoa eta adar luze batzuk...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artzain bat aurkitu zuen landan ahuntz- eta aker-talde bat bazkatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Ahuntz eta aker mordoaren artean arditxo bat bakarra zegoen, apal eta lasai larrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Horrela, israeldarrek ez diete aurrerantzean sakrifiziorik egingo aker-irudietan gurtzen dituzten sasijainkoei, Jaunarekiko desleial jokatuz.  Elizen arteko biblia   Lb 17,7

Grigori Yefimovitxek -zikina, ezjakina, zabarra, lizuna, aker-usainduna- erabat liluratu zuen gortearen inguru-minguruan ibili ohi zen jende txolin eta kaskarina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Johannesburgon egoitza duen Nazioarteko Aferetarako Hegoafrikako Institutuko kide Ayesha Kajeek dio neoliberalismoa "ordain-aker erraza" dela: "Gure buruzagiek huts egin duten arloetan gure erantzukizuna ere onartu behar dugu.  Berria - Mundua   2006-01-19

Tenetek CIA ordain aker bihur zedin utzi zuen.  Berria - Mundua   2004-08-22

5 hainbat tresnaren pieza.

Amarren azpitik bi aker jartzen dira; trokola txikotekin akerren gainean lotzen da; trokolaren azpian erregela bat jartzen da, bi oin inguru luzekoa eta sei hatz zabalekoa, eta lau hatz lodikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4690. orr.

Zutabe txikienaren gainean akerra dago, kuxina ere deitzen dena; luzean bi zulo eta erdi ditu, beste hainbeste altueran eta zulo baten hiru laurden zabalean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5010. orr.

Egur horien atzealdeko aurpegietan, elkarrengandik banantzen diren tokian, bi aker jartzen dira, eta akerretan tornuaren buruak sartzen dira, ardatza errazago ibil dadin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.

Amarren azpitik bi aker jartzen dira; trokola txikotekin akerren gainean lotzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4690. orr.

Tornu horren ziriak zentro bezala jarriz akerretan, palankak tornuaren zuloetan sartzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.

6 aker-aihen (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Atxaparra, sasiama, ahuntz-hostoa edo aker-aihena ("Lonicera") Caprifoliaceae familiako genero baten izen arrunta da, barnean 526 espezie, horietatik 108 onarturik, dituena. ETC-entziklopedia   Atxapar, Wikipedia

7 akerraren adarrak baino okerrago

Halako batean bere obra bukatutzat eman zuenean, etxekoandreak, ikusirik gailua, hodiak eta enparauak zein bere aldera eta denak akerraren adarrak baino okerrago zeudela, honela esan zion, negar-zotinen artean oihuka.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahariak eta akerrak (3); aker bat (19); aker bat barkamen (10); aker eta (4); aker zahar (4); akerrak adarrak (3); akerrak ere (3); bi aker (3); eta aker (9); eta aker bat (3); eta akerra (3); eta akerrak (6); eta akerren (7); eta hamabi aker (3); hamabi aker (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus