Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akemenestar 1 izlag Ciro Handiaren pertsiar dinastiari dagokiona.

Akemenestar erregimena bat-batean seleukotarren eta azkenean, Eufratesen mendebaldera, erromatarren erregimenak ordeztu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

Jaroshti aldaeran, Asoka enperadoreari, akemenestar probintzia izandako Punjab-en zituen mendekoei Budaren irakaspenak adierazteko tresna eman zion.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.

Pentsa genezake, akemenestar gobernu inperial tolerante baten babespean, zoroastrismoak nahiz judaismoak aurreratu egingo zutela Islamak lortu zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Deuteroisaias, Ezra eta Nehemias liburuen egileen begietan Akemenestar Inperioa Jahvek hautaturiko tresna zen judaismoa hedatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Akemenestar, Erromatar, Kushan, Han eta Gupta inperioen eremuetan zertutako jardueren historiek erakusten zuten emaitza bi aukeratako edozein izan zitekeela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Arameraren garaipenik ohargarriena zera izan zen, bere idazkerak arrakasta izan zuela kuneiformea ordezten pertsieraren adierazpide gisa akemenestar-aldiaren ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Honela, akemenestar inbaditzaileen aurkako garaipenak, handik berrogeita hamar urtera, Zibilizazio Helenikoaren kolapsoa ekarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.

Espero izatekoa zen mundu helenikoaren eta siriakoaren artean ordu arte mugikor izandako ekialdeko eta mendebaldeko mugak akemenestar eta kartagoar inperiogileek marrazturiko lerroen arabera ezarrita geratuko zirela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 238. orr.

2 iz

Bitxia izan liteke ikuspegi honetatik Babiloniarentzat nagusitasun morala aldarrikatzea Niniveren gain, esanez Babiloniako erbesteratu judaikoei bizirik irauten utzi zitzaiela Babiloniaren ondorengo akemenestarrak berriro etxera bidali zituen arte, Akemenestarrek beren pertsiar ama-hizkuntzari pertsiar ama-lurrari bezain leku apala eskaini zioten inperioaren gobernuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Probintzien gain gobernu zentralaren kontrolari eusteko komunikabide-sistema inperiala erabiltzeko akemenestarren politika berriro agertzen da Erromatar Inperioaren eta Arabiar Kalifaldiaren administrazioan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akemenestar eta kartagoar (3); akemenestar inperioa (9); akemenestar inperioak (4); akemenestar inperioan (5); akemenestar inperioaren (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus