Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akelarre iz sorginen gau bilera; festa giro muturrekoa.

Badakik hik ukuiluetako jenio hori, Akerbeltz, bazela akelarreko apaiz burua ere, eta akelarreetara joaten ziren emazte guztien potak jasotzen zituela uzkian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.

Orgia bizi bat hasten zen bertan, denak harrapatzen zituena, lumagabeko emagazte daktilografoak zein ilegabeturiko gizaseme kontulari, orduko zuzendaritik hasi eta behe-beheko postuetaraino, atezainak barne, elbarri zibilak baitziren: meategi kontuzko paperen jirako rondo-dantza tristeak bere lekua uzten zion, arratsaldero, akelarre biziko larrujotze interklasista, publiko eta modu askotara txirikordatu bati.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Ilunpetan ere, hango ikuzgailu eta idorgailu handiek, hango esekitoki luzeetan zintzilikaturiko arropek ez zuten akelarre baterako paisaiarik aproposena osatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

Akelarre besta batzuetan parte hartua zutela Hendaiako ondartzan edo hor nunbait.  Herria   2003-04-10

Akelarre elgarretaratze batean.  Herria   2003-04-10

Akelarretan, irudiz herabe, hegian egoten haiz, gin-kas edaten, mozkortu arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 28. orr.

Halatan, munduko akelarretara bidali ordez, zigortu egin dute enegarren aldiz, eta bai eta ez esaten dutenen herrira bidali dute ostera Txerren.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 36. orr.

Gaztainadi bat baztertu genuen lehendabizi: Mogelek ezin zuen bere unibertsitatea gaztainadi batean kokatu, gauza jakina baita gaztaina-saldak zer nolako erabilpen lubrifikatzailea izaten zuen akelarreetarako prestakuntzan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.

Mesedez eta arren, bidaltzeko beste norabait; prest dagoela munduko akelarretaraino ere joateko; euskaldunek ez dutela inork tentatu beharrik ondo jan-edan eta alberdanian ibiltzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akelarre eta (3); hendaiako akelarre (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus