Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akazia (orobat alkazia g.er.) 1 iz zur sendoko zuhaitza, hostokietan banatutako hostoak eta mordo zintzilikarietan biltzen diren lore zuri usaintsuak dituena (Robinia pseudoacacia).

On Camillok zerbait antzeman eta ikusi zuenean neska-mutil talde handitxo bat zela, eta buruan zihoana Meharra zela nabaritu zuenean, azpikeria guztia ulertu eta gogoa etorri zitzaion akazia bat ipurditik atera eta dinbi-danba hasteko. halako batean Sebastiao akazia baten azpian etzanik eta sorgorturik aurkitu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.

-Akazia baten pean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 178. orr.

Jeep amerikano berrian eraman gaituzte akazia eta elorri ugariko paisaian zehar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.

Han goiko airea hiri barrukoa baino freskoagoa zen, akaziak loretan zeuden, uda bidean ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Akaziak, bide bazterreko ezpelak handitu dira 18 hilabete hauetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.

Lorategi bat ikusi zuen amets artean, zuhaitz eta lorez betea, zedroz eta akaziaz, palmondoz eta erramuz, astigarrez eta olibondoz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.

Agurea ez zen haiekin elkartzen; bazekien berak non zen akazien eta elorrien loreek perfumatutako txoko bat, erreka itzalean geratzen zen leku batean, arrainak ugari biltzen zirena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Ezponda handiaren gainean haize handia zebilen, baina ur eta ezponda arteko lur zerrendan airea ia geldirik zegoen, akazien adar biluzien artean harrapatuta geratu balitz bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 278. orr.

Hareharrizko multzo baten -aingeru barrokoak, orkatz batekin jolasten- eta sastrakaren atzean gorderik, eta bi akazien gerizpean zegoen bankura.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.

Dena den, zuhur jokatu zuen eta, ordu erdiren buruan, ibaitik atera, akazien azpira zuzendu eta zuhaixkaren ondora iritsi zen, baina arroparik ez han.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.

Ni ikusia nago elorrian, alkazian, gaztainean, lizarrean, pagoan, pagolizarrean, haritzean, eta beste zuhaitzadar askotan, baina, sekulan ez, esate bateko, intsusean, gorostian, edo urritzean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

2 (izenondoekin)

Teilatu zorrotzeko etxe gris bat zen eta atzealdetik akazia handi batek itzala ematen zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.

Bi jakintsuak parkeko leku bazter baterantz zihoazen, han baitzeukaten zain banku bat, akazia zaharren itzalpean eta parkeko beste bisitarien ezkutuan, hesi sarri bati esker.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Euria egin berria zuen, eta belarra bustita zegoen, alkazi adarrak tantaka.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 41. orr.

Gero ezponda gainetik pasatu eta itzalpean esertzera joan zen, akazia sail baten azpira, eta hosto artetik diz-diz ikusten zen ura.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.

Tom eta biok kalearen beste aldean geunden, sasi-akazia handi baten enborraren atzean zuhurki kokaturik, eta ilobaren maitearengan gehien hunkitu ninduena izan zen haren keinuen erabateko askatasuna, halako axolagabetasun oharkabe bat, bete-betean unean bertan, orainaldi betiereko eta beti hedakor batean bizitzen uzten ziona.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

4 akazia hiruarantza (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Akazia hiruarantza edo gleditsia hiruarantza ("Gleditsia triacanthos") Gleditsia generoko zuhaitz kaduzifolioa da. Azkar hazten da eta 40 urtetan 20-30 metro garai izan daiteke. ETC-entziklopedia   Akazia hiruarantza, Wikipedia

5 zur beltzeko akazia (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Zur beltzeko akazia, latinez "Acacia melanoxylon", Australia Australiako ekialdeko espezie autoktonoa da. Herrialde hartan "Tasmaniako zur beltza" izenarekin da ezaguna. Zuhaitz hau altu eta azkar hazten da, 45 m baino gehiagora. ETC-entziklopedia   Zur beltzeko akazia, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akazia baten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus