Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akastun izond akatsa edo akatsak dituena.

Ama akastun bat balitz bezala da; gustatuko litzaidake jarri diodan izenaren letrak zertxobait aldatuz ohoratzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 165. orr.

Errealitatean astazaldien eta zeharkako habeen gainean jartzen dena irudikapenean azpitik kokatzen bada, obrari itxura akastuna emango zaio nolabait ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Piezak berariaz ezkutarazten zaizkigunean sortzen da arazoa (--...), edo piezak ondo ahokatzen ez direnean, akastunak direnean, eskaintzen dizkiguna jakinaren gainean dagoela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 176. orr.

Akastunak gara, aitortu beharra dago.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 137. orr.

Ezkutatzen zaizkigun piezak bilatuko ditu konspirazionismoak, edo akastunak aurkituko".  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 176. orr.

Bazirudien dena bihurtu zela akastun, eta aldi berean usteldu egiten zela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

Zalantzan jarri ziren Verreyk plazaratutakoak; frogak maiseatu, eta akastuntzat jo ziren haren azterketak; baina benetako objekzioa, horien atzetik, doktrinala zen izatez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Maitasun den Jainkoa nabarmen akastun den unibertso baten egilea da, edota unibertsoa Maitasunaren Jainkoa ez den beste Jainkoren batek egina izan behar du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 346. orr.

Kreazio-lan estatikoki perfektu horietako bat da, Egilearen geraleku diren horietakoa, eta giza nortasun kontzientea izugarri hurbilketa akastuna da askoz ere maila goragoko Izaki batengana, Berau izanik giza psikearen bi organo ezberdin baina banaezin horien egilea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akastun eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus