Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
akastu, akasten 1 da/du ad akastun bihurtu.
Zuen sega baino zorrotzagoak akastu dira, lehen ere, agirretarron lepoan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 227. orr.
Ihes egin zuten marmolezko gurutze eta granitozko aingeruen artean, akastu nituen tiroka artelan burges batzuk. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.
· Zaila zen horratio lanpara haiek akastuak egotea, alemanak ziren. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.
2 (era burutua izen gisa)
Hanka bihurriko mahaiak, ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua, beira beruneztatuak, aitzinean ageri zitzaidan mundu zahar eta berri hori guztia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.