Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akasgabe (orobat akatsgabe g.er.) 1 izond akatsik ez duena.

Krimenak burutu dituen gaizkilea zergatik ohoretan goresten den eta desohorearen itzalpean estaltzen pertsona akasgabea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

Benetan Jainkoaren emazte akasgabea da hark harturiko erlijio egiazkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

Larunbatetan, printzeak sei arkume akasgabe eta ahari akasgabe bat eskainiko dizkit erre-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Ez 46,4

Bortzak -haur nahiz heldu- dolu janzkera akatsgabeaz apainduak zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Portaera akasgabea izan zenuen sortu zintuzten egunetik, maltzurkeriaz jokatzen hasi zinen arte.  Elizen arteko biblia   Ez 28,15

Abereak urte batekoa beharko du izan, arra eta akasgabea, arkume nahiz antxume.  Elizen arteko biblia   Ir 12,5

Bildots garbi eta akasgabearen haragia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 236. orr.

Delitu baten frogak akasgabeak eta akasdunak izan daitezke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.

Halako batean, Marga teoriaren partaide egitea erabaki nuen, arrazoibide ia akatsgabea iruditzen baitzitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.

Indian bizi ziren ingelesen eta auzoko indiarren arteko harreman pertsonalak gutxitu egin ziren, harik eta egun zahar txarretan gizatiarregi indiarturiko "nabob" ingelesa britainiar funtzionario profesionalki akasgabe eta pertsonalki hurbilgaitz bihurtu zen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Aurpegiera akasgabea du, arroska masailak, kopeta dirdaisua eta perlazko hortzeria.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.

Aurreneko baldintza: lotsagaldu akasgabea izatea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 131. orr.

Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume -denak akasgabeak- eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.  Elizen arteko biblia   Ez 45,23

2 (adizlagun gisa) akatsik gabe.

Sendo zaitzatela barrutik, Jesus gure Jauna bere santuekin agertuko den egunean santu eta akasgabe aurkez zaitezten gure Aita Jainkoaren aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Ts 3,13

Ni akasgabe jaio banintz mundura, seguruena ez nuen ezer ikasiko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.

Zuek zarete testigu, eta Jainkoa ere bai, zein garbi, zuzen eta akasgabe jokatu genuen zuekin, sinestedunokin.  Elizen arteko biblia   1 Ts 2,10

3 akasgabeko izlag

Behin garbikuntza-ohikunea amaituta, hartu akasgabeko zezen bat eta ahari bat.  Elizen arteko biblia   Ez 43,23

Jaietako beste zazpi egunetako bakoitzean, akasgabeko zazpi zezen eta zazpi ahari eskainiko dizkio Jaunari erre-oparitzat, eta aker bat barkamen-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Ez 45,23

Jaso, baita ere, Kristo apaiz nagusiaren zigilua, horren indarrez, zure hitz eta egiteak akasgabeko eta egiazkotzat aitortuko baitituzte denek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus