Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euli, eltxo, akaro eta gainerakoak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.
Funtsean, begirada desberdinak genituela esaten zuen berak: aurrena, eztabaidaren hastapenean, emakumeok zikinkeriarako begirada mikroskopikoa dugula esaten zuen, hauts arteko akaroak antzemateraino. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 279. orr.
Hiru euroko sarreraren truke, hara zer topatuko duen bisitariak ferian: etxebizitza saltzaile nagusien agenteak, maileguak eskaintzen dituzten bankuak, notarioak eta termitak eta akaroak tratatzeko enpresa pare bat. Berria - Euskal Herria 2006-03-12
Hautsaren akaroa ("Dermatophagoides pteronyssinus") Pyroglyphidae familiako akaro bat da, gizakien etxeetako hautan bizi dena. Gizakien detritus organikoan bizi dira, adibidez gizakien larruazalaren zelula hilek sortutako hautsan. ETC-entziklopedia Hautsaren akaro, Wikipedia