Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
akara 1 iz lore zuri usaintsuak ematen dituen landarea, perfumeak egiteko erabiltzen dena.
Mendaro edo mirra esentzia gozoa edo sudurrentzat nektarra den akara lurrina egitera zoazenean, lehenen behar duzuna ahal den oliba oliorik usaingabeena, sudurrei inolako jariorik igorriko ez diena, den bezala, egoskeran usain nahastuak lorrin eta honda ez ditzan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.
Akara-olio usain bortitza zerion lekuari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 36. orr.
2 akara zeltiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1 )
Akara zeltiko edo nardo zeltiko ("Valeriana celtica") Valerianaceae familiako landare-espeziea da, erdialdeko Europan jatorria duena. 1930eko hamarkadara arte masiboki hazten zuten Asian perfume lurrinak egiteko. ETC-entziklopedia Akara zeltiko, Wikipedia