Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akain 1 iz armiarmaren familiako hainbat animalia bizkarroiri ematen zaien izena, eskuarki ardien larruazalean, haien odolaz elikatuz, bizi dena (Ixodoidea). ik kapar1; lakasta.

Ardi zaharrak, zakurra aspaldidanik ezagutzen dutenak, atseginez egoten dira, akain asko izaten baitituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 149. orr.

Ardiei akain kentzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 149. orr.

Akain hanpatuak lehertarazi egiten dituzte, ardiei artilea zetaka beltzez zikintzen zaiela, akainen odola ubela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 150. orr.

Abereen akainak eta zorriak hiltzeko erabiltzen dute.  Berria - Gaiak   2006-04-28

Errusian hiru lagun hil eta 50 gaixotu dira akainek entzefalitisaz kutsatu ostean.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Pajolek eskuz arakatu du ama baten ile trinkoa, eta azazkalez harrapatu du akain horizta borobil bat, mardula, asebetea, egundokoa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 111. orr.

Akain hanpatuak lehertarazi egiten dituzte, ardiei artilea zetaka beltzez zikintzen zaiela, akainen odola ubela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 150. orr.

Lehendakaritzarako hautagai sozialista izan zen, eta akaina baino gaiztoagoa Roosveltentzat, lehendakariorde (1897-1901) eta lehendakari izan zenean (1901-1909).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

2 akain belar (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Errizino-olioa akain-belarraren hazitik ateratzen den landare olio mota bat da. ETC-entziklopedia   Errizino-olio, Wikipedia

Aipagarrienak manioka ("Manihot esculenta"), akain-belarra ("Ricinus communis"), kautxu zuhaitza ("Hevea brasiliensis") eta "Jatropha curcas" dira. ETC-entziklopedia   Euphorbiaceae, Wikipedia

Horien ondotik, akain-belarraren (edo adar zupatzailea) eta pinaziaren (jatrofa) monolaborantza eremu handiak etorri izan dira. ETC-prentsa   Berria, 2008-01-20

Ia batere kutsatzen ez duen produktu honek formulan fuela, ura eta akain-belarraren haziak ditu nahasirik. ETC-prentsa   Argia, 2004-03-21

Ez eta inperioko belaontzietan iritsi eta, akain-belarren eta fruta gozoen paisaia emeak erakarrita, farfail eta izpilikuz betetako fardeleria aldean, zuloz jositako hormatzarretatik goi lautadara igo ziren printzeek ere. ETC-literatura, saiakera   Artemio Cruzen heriotza, Carlos Fuentes (Zuriñe Goti), Ibaizabal, 2002

Sukarra baretzeko, zorroan zeramatzan botikak hartu zituen Iradierrek: kinina, homeopatia, baita akain-belarraren olioa ere. ETC-literatura, saiakera   Manuel Iradier, Afrikako arimaren esploratzailea, Ramon Olasagasti, Elkar, 2009

Akain-belarren hazietatik ateratako olioa ezarri zuen nire buruko larruazalean; bi txirikorda egin zizkidan, beti eramaten nuen bezala. ETC-literatura, saiakera   Nire amaren autobiografia, Jamaica Kincaid (Alberto Martinez de la Cuadra), Alberdania-Erein-Igela, 2012

Nagusiak babarrunen konkanabalina eta akain-belarraren errizina dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012

Kontatu aitak egindakoak (andre bati akain-belarra edatera eman, ilea moztu, bortxatu askoren artean?). ETC-literatura, saiakera   Pendrive, Arrate Mardaras, Susa, 2013

Akain-belarraren (Ricinus communis) floema-izerdiaren osaera, floeman ebakiak egin eta exudatua jaso ondoren ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Eta ez zegoen modurik Tommy Caffreyri akain-belar olioa harrarazteko, harik eta Cissy Caffreyk sudurretik heldu, eta ogiaren kozkorraren muturtxo bat edo ogi beltza zirope urre-kolorearekin emango ziola agintzen zion arte. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Heriotzorria, abrus precatoriusa, akain belarra, datura, kolkikoa eta astaperrexil handia landare pozoitsuen adibideak dira. ETC-literatura, saiakera   Kristo irakiarra, Hassan Blasim (Ana Morales), Pasazaite, 2017

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus