Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
akademizismo iz akademien linearekiko lotura gehiegizkoa.
Gure ustez, aurtengo egitaraua lehengo akademizismotik askatu egin da, hein batean, behintzat. Berria - Kultura 2004-06-09
Eman dezagun irizpide zientifikoz egina izatea, dokumentatuta egotea eta hipotesiak susmo hutsez bainoago arrazoituta plazaratzeaz gain, irakurleari pulpitutik barik hurbiletik, akademizismorik gabe eta pasioz hitz egiten dion lana dela dibulgaziozko saiakera ona. Berria - Kultura 2006-01-24
Kalitatearen tradizio horri "konformismoa, akademizismoa, espiritu burgesa eta autokritika eskasa" leporatzen diote eta "autoreen zinema" ihardoki. Berria - Kultura 2004-12-28