Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akademiko 1 izond akademiarena, akademiari dagokiona. ik akademiakide.

Idazlan akademikoaren ezaugarri orokorrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 6. orr.

Tonu eta estilo akademikoa ongi erabili.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 335. orr.

Originala ez den lan akademiko batek ez du batere balio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 363. orr.

Hau ez da ariketa akademiko soil bat ez; sektore publikoak eta sektore pribatuak mekanismoak abia ditzaten egin da.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Batzuk burua altxatzen hasiak ziren nerabezaroan: segida onean hitz egiten, trebetasun sozialak ikasten (zailagoak halako umeentzat edozein ikasketa akademiko baino) eta munduaren aurrean agertzeko moduko kanpoalde sozialak sortzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Harritzekoa dena da -eta inori kontuak eskatzekoa ere bai- gure seme--alabei ere gauza bera gertatzea bizitza akademiko osoa euskaraz egin eta gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

Beste euskal musikari bati ere, Jesus Guridiri, ohore akademiko bera eman zioten 1913an.  Askoren artean   «Rataplan» - 81. orr.

Azken urteotan eztabaida horiek muga akademikoak hautsi eta arazoen kokagunera zabaldu dira, hots, ospitaleetara, ikerketa-zentroetara, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Ezin da zalantzan jarri ZTG ikasketek eztabaidagai berriak planteatu dizkiotela mundu akademikoari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

Zubiriren lana filosofia akademikora mugatu zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.

Ezin zion segitu hizkera akademiko zatar haren jario motelari, ZTG ikasketak hezkuntza-sistemen curriculumen diseinuetan lekua hartzen ari dira, eta ikerketa-esparru berri gisa gero eta finkatuago daude diziplina akademikoen artean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

Estatus akademiko, lanbide eta jatorri askotariko pertsonek osatu dute liburua.  Berria - Kultura   2004-12-15

Izan ere, pertsona gorrak maila akademiko oso urriarekin bideratzen dira lan merkatura.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Euskal idazleek, normalean, Euskaltzaindiaren esanak ongi betetzen dituzte, historian zehar erakunde honek itzal akademiko handia izan duelako euskararen alde mugitu izan diren sektore dinamikoenen artean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.

Zilegi bekit modu ez-akademiko batean bukatzea nere lan hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Liburu honek eskaintzen duena ez da historialari akademiko baten begirada; oroitzapen pertsonalak dira, azken batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.

Togasen mintzoak halako aire akademiko bat hartu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

Arte akademiko zaharkitutik aldentzeko 1940ko hamarkadaren erditik aurrera taldeak sortu eta manifestuak idatzi zituzten artista askok.  Berria - Kultura   2004-09-05

2 iz akademia bateko kidea dena.

Orain, azkeneko urteotan, ikertzaileen eta akademikoen artean, bada eztabaida etikoa auzi praktikoen inguruan zentratzeko joera bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Keynesen teoria erruz hedatu zen bera hil ondoren akademiko eta politikoen artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Nola zitekeen Weber bezalako akademiko bat Hitler eta Himmlerren ondoan egotea?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 135. orr.

Zutitu da entzuleria guztia; ez zaizkio falta akademiko xaharrari animozko hitzak, eta loreak eta laudorioak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 11. orr.

Akademiko talde batek bide du proposatu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 51. orr.

Hori bai paradoxa harrigarria, frantses akademiko baten ahotan gala erretorikoz eta soinu sudurkariz janzteko!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

Erretiroa hartutako akademiko baten bizimodua, itxaropenik gabea, etorkizunik gabea: horretarako ari al da prestatzen bere burua, horrekin etsitzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

3 errendimendu akademiko

Batek bere irudi pobrea badu, horrek eragina izango du bere errendimendu akademikoan, lagunekin dituen harremanetan eta lotsatu egingo da harreman berriak egiterako orduan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

"Errendimendu akademikoan eta adimen gaitasunean eragiten duten buruko alterazio eta nahaste neurologiko arinak saihestea da kanpaina honen helburua», zehaztu dute, txostenean.  Berria - Gaiak   2004-12-23

4 espediente akademiko

EHUn matrikulatutako euskal presoek beste ikasleek baino espediente akademiko hobea izaten dutela ukatu zuen atzo, Eusko Legebiltzarrean, Petxo Idoiaga EHUko irakasleak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Bakoitzaren jaioteguna, helbidea, aita-amen izenak, horien lanbidea, haurrideak, espediente akademikoa, zaletasunen eta izaeraren gaineko iruzkinak, adiskidantzak, amodio fustratu nahiz arrakastatsuak, oporretako lekuak...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

5 kreditu akademiko (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Kreditu akademikoa herrialde askotako unibertsitateetan irakaskuntza-ikaskuntza denbora konputatzeko erabiltzen den unitate estandarra da, besteak beste ikasketa eta unibertsitaeen arteko baliokidetzak erabakitzeko erabiltzen dena. ETC-entziklopedia   Kreditu akademiko, Wikipedia

Euskaraz landu ahal diren kreditu akademikoak oinarri-oinarrizkoa lirateke. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 130/131 zbk., 2002 - maiatza-abuztua

Ikasle bitartekariei kreditu akademikoak ematen zaizkie lan horregatik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea, Elizabeth Coelho, EHU/UPV, 2016

6 lan akademiko

Lan akademikoetan, berriz, idazlana egiteko erabili diren liburuen zerrenda osoa sartzea ez dago gaizki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 374. orr.

Adhamandios Korais-ek Parisen edo Vuk Karadzic-ek Vienan egindako lan akademikoa Karajorje-ren eta Milos Obrenovic-en matxinaden aurretikoa izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.

69 Azpilkuetak gehiago estimatzen zituen latinezko lan akademikoak erromantzezko lan pastoralak baino: "Quando" kapituluko iruzkinaren edo berriztearen hastapenean, otoitzaz idatzi hitz adierazgarri hauek eman ditu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

Liburuan aurkitzen da Txillardegiren bibliografia hautatua (haren lan akademikoak eta bertze idazlan eta saiakera frango).  Herria   2005-09-29

Euskal Herrian nazioari eta nazionalismoari buruz egiten diren lan akademiko, zientifiko eta sozialak suspertzea du helburu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

7 maila akademiko

Maila akademikoan ere gabezia ikaragarri handiak ditugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.

Web-guneak egilearen edo editorearen -informazioa argitaratzen duena horren egilea ez bada- identifikazioa eduki behar du (izena, maila akademikoa, lanbide-estatusa).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.

Maila akademiko handikoa da eta atzerrian egiten diren liburuen mailan dago.  Berria - Kultura   2004-12-15

Gure hautagaitzan hiru pertsona maila dauzkagu: maila akademiko onekoak batzuk, ikertzaile onak; profesionalak beste batzuk; hirugarrenik, gestiorako pertsonak dauzkagu, eskarmentu handikoak.  Berria - Harian   2005-12-17

Sakonxeago joanez gero, baina, beharbada gehiago baloratzen nuen zure adiskidetasunak zekarkidan onura -ez onura materiala, ez nuen maila akademikoan abantailarik lortzeko inongo asmorik-; axola gehiago zitzaidala zure adiskidetasuna esan nahi dut, zure insistentziak sortzen zidan gogaidura baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.

Gines Sepulveda eta Alfontso Castro haren ikaskide aipatuenetarik izan ziren eta berak han iragan zuen lehen maila akademikoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus