Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ederki! Bota nuen, bai jauna! Baina galdurik bezala ikusi nuen geratu zitzaidala andre hau etxean, errukiz etxean jasotzen diren jaberik gabeko aberetxo horietako bat bezala. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 52. orr.
Ez da zaila Lucy hamar urte barru irudikatzea: emakume lodi bat, aurpegian tristuraren ildoekin, modaz aspaldi pasatako arropekin jantzita, bere aberetxoei hizketan, otorduetan bakarrik jaten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.
Aberetxo kementsua eta ausarta zelako. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 27. orr.
Monikek zakila sentitu zuen bizkarraldean, nagiak kentzen ari zen aberetxoa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.