Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akabu 1 iz amaiera.

Hura akabua izan zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.

Langileentzako "akabua" litzateke pribatizazioa, ELAko arduradunaren ustez.  Berria - Ekonomia   2004-06-25

Akabua zen, inon zen deskalabru handiena, nire gauza guztiak eta nire sosak motxila galduan zeudelako.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 165. orr.

Konturatzen zen horratio, argitasunezko une batzuetan, heriotza eta akabua zetorkiola laster bide horretatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.

Gerraren akabua dekretatu zen arren, hildako bat agertu zen oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 112. orr.

Entzuleetarik asko sotoetan gorde ziren, janari, ur eta pistolekin, munduaren akabuaren zain.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 73. orr.

Berehala igarri nion: egun hark ez zuen akabu onik izango.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Aro bat, idazten du, akabura doa betiko, ez Errusiarentzat bakarrik, baina mundu osoarentzat: aro humanista-liberal-burgesa, Ernazimentuarekin sortu eta Iraultza Frantsesarekin nagusitua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 279. orr.

Zure gorputzean, zure bizitzan zehar, zure gorputzaren gertabidean zehar, zure bizitzaren hasieratik akabura bitartean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 182. orr.

Haiek denak, bistan da, besteen harrapakin eta mozkin gelditu ziren, euren moztasun fatalek eragotziak, naturak espezie hura akabura eroan arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.

Akabuko puntilla! Ezin dut gehiago agoantatu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Bide horrek ez duela akaburik alegia.     «Kuskue tanden», 2004 - 99. orr.

2

Geltokia baino lehentxeago, zubi akabuko aterpe horretan, soinujole itsu bat egoten da beti, betaurreko beltzekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 171. orr.

3 akabua eman

Ez aspertzeko moduko ardura, alazankoa: alpha hizkia ezabatu zion lehen kantuari, beta bigarrenari, gamma hirugarrenari... eta horrela alfabetoko hogeita bost hizkiei akabua eman zion arte.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 45. orr.

Bazakiat erabaki honekin batzordeari akabua ematen diogula eta, bidenabar, nire porrot profesionala onartzen dudala, baina ez diat beste aukerarik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 47. orr.

Orduan, etsaiarengana hurbiltzen saiatu zen, hartara akabua emateko bere burdinazko kakoarekin, ordura arte airea urratzen ibili baitzen; baina kakoaren oldarraren aurrean, Peter makurtu, modu basatian eraso eta kapitaina saihetsetan zauritu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 193. orr.

Espainiako kartzeletan preso egoniko beste euskal idazle batek, Joseba Sarrionandiak, teknika bera baliatzen du bere gatibutza poema bati, akabua emateko: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akabua izan zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus