Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akabo 1 interj zerbait bukatutzat, ahitutzat jo daitekeela adierazteko hitza.

Eta atea itxia bazen, akabo!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 137. orr.

-Besterik ez dakit badagoen, baina hori faltatuz gero, akabo!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Baina nonbait Sirakusarrek, nihaurk bezala funtsean, Euripide nahiago eta gure gizona akabo!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 127. orr.

Hoa hire baxuarekin Gasteizera, emaiok paketetxoa eskatzen dianari, eta akabo!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

-Akabo bada! -esan zuen-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 411. orr.

Akabo jolasak!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.

Eta Sidoni esan dio: "Akabo zure jolasak, Sidon hiriburu! Neskatxa bortxatuaren pareko egin zaituzte.  Elizen arteko biblia   Is 23,12

Baina inork arretaz bere osoan begiratuz gero, akabo: hura manipulatuta zegoela nabarmen baitzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 182. orr.

Gaixotasuna sukar ustela bada, akabo horiena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 169. orr.

Akabo tristura, malenkonia eta moteltasuna; ongi etorri trufa, bizitasuna eta abiada.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.

Akabo, Akab kapitaina.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.

Akabo, betiko, eraikitakoaren eta neurtutakoaren arteko elkartasuna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Orduan muturra okertu balu akabo, baina aurpegi ona jarri zuela iruditu zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 166. orr.

Akabo, amu hau irentsi zuenean!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 95. orr.

Eta akabo, akabo elurrak ekarritako goraintziak, lurmentzen hasiko baita agudo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

Gaur egun akabo erudizioa, gaur egun gordetegi-sistema elektronikoak jabetu dira oroimenaz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.

Urik gabe akabo gure alorrak, akabo behi eta ardiak, eta gu horiekilan.  Herria   2004-12-16

Idoia Indian, eta ni hemen; akabo gurea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 186. orr.

Postulatu hori gabe, akabo Pitagorasen teorema.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Azkenean aitortu zidan haren aitak ez zuela inoiz onartuko bere alabak katoliko batekin harremanak ukan zitzan eta beraz "gure amodioa akabo da...!".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.

Eta orain, gu bion artekoa akabo duk.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 197. orr.

Akabo da Hester gaixoarekikoa -errukitu zen Nora- epaileak berak baino askoz ere arrano eta putre sarraskizaleago horiekin, soinekoko A adabaki salagarria baino askoz ere kondena latzagoa erabakia baitute: Hesterren senarra itsasoan, eta Hester haurdun alajaina!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Akabo zen estepa mugagabe hura, etengabea, zeruarekin bat egiten zuena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 355. orr.

Kito betiko, akabo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Oquiñena ala Okiñena izango ote zen ikusteko geneukanean, kito eta akabo.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 85. orr.

Akabo eztabaida eta kito.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 29. orr.

Kito, akabo hitzaurrea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

2 akabo izan

- Ez, akabo duk, ez diat hirekin jokatutako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Balakatuz, balakatuz, azkenean aitortu zidan haren aitak ez zuela inoiz onartuko bere alabak katoliko batekin harremanak ukan zitzan eta beraz "gure amodioa akabo da!".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.

Akabo zen doaneko edaria.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 196. orr.

Helikopteraz jin zaitzo bila, bena ordükoz akabo zen, erorian hila haintsarri.  Herria   2001-02-01

Gu jo gintuen laino berak eskandinaviarrak jo zituen bi egun geroago! Pribatutasuna ere akabo da, ezin dugu babes hartu gure bizitza pribatuan ere.  Berria - Kultura   2004-02-21

Akabo zen estepa mugagabe hura, etengabea, zeruarekin bat egiten zuena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 355. orr.

Akabo da nitaz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 168. orr.

Akabo zen irrikaz itxarotea North Star edo garaipen baten albisteak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.

3 hasi eta akabo (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Besterik gabe, hantxe hasi eta akaboETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2018-01-12

- Nahiago dut beste bat egin, hasi eta akaboETC-literatura, saiakera   Besteen odola, Simone de Beauvoir (Oier Alonso), Ibaizabal, 2000

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akabo arazoa (3); akabo da (5); akabo dena (5); akabo duk (3); akabo gure (14); akabo haren (5); akabo orduan (4); akabo oreka (3); akabo partida (5); akabo zen (5); akabo ziren (3); akabo zure (6); baina akabo (4); bestela akabo (7); edo akabo (3); eta akabo (75); eta akabo orduan (4); eta akabo partida (4); gero akabo (3); kito eta akabo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus