Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isilunea tragikoa iruditu zitzaidan: akabera zen, heriotza. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.
Zaldi bat horrela hozten denean, akabera izaten da. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.
Banan-banan ia guztiak drogaren atzaparretan jausi ziren, eta hura izan zen akabera. Berria - Harian 2005-12-10
Gure produktuen kalitatea kaltetua izango da eta hori gure baserrientzako akabera izan daiteke. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Akabera hurbil denean, ez da gehiago oroipenaren irudirik gelditzen; soilik hitzak gelditzen dira. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 132. orr.
Ez zuen jada irakurtzen "Dzurnàl de Dzenève", ez zuen jada espero faxismoaren akabera edo Mussoliniren heriotza, aspaldi zenduak baitziren Mussolini eta faxismoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 220. orr.
Ibili bat egitera irteten zarenean inork jarraitzen ez badizu, munduaren akabera gertu dagoen seinale. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 216. orr.
Milenioaren akabera argitu nahi izan zuen La cultura en euskera izeneko libelo hagitz famatuagatik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.
Metafisikaren akabera akabatzera, hirugarren, giza zientzia moderno guztiak etorri dira, "faisant de l'histoire le mode d'être fondamental de l'homme". Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 148. orr.
Hementxe du hiltzea eta akabera gogoetatxo txuri-beltz honek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.
Bolada guztiek izaten ditek beren akabera, baita txarrenek ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 267. orr.
Amodio orok oinazea du akabera. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 21. orr.
Azpeitian du akabera Euskadiko Txapelketak. Berria - Kirola 2004-07-24
Balbok eta Lolak azkeneko honentzako lan bati buruz egiten zituzten hizketaldiek beti "presondegian" zuten akabera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 250. orr.
Inperio austrohungariarreko poetak bizitzaren karelean bizi izan dira, Rothen pertsonaiak monarkiaren ekialdeko aldirietan bezala; zain bizi izan dira edo akabera baten oroitzapena berritzen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.
Paul Louis Lande karrikako egoitzaren lana murriztu nahiz, halako ziklo bati akabera ari nintzen egiten. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 108. orr.
Latex gorriko akabera du altzairuzko egitura erraldoiak. Berria - Kultura 2004-02-10
Egin dezatela nahi dutena, ustel daitezela nahi badute, baina ez daitezela liskartu, horrelakoetan akabera txarra izaten da-eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 252. orr.
Izan ere, bere akabera tragikoaren oihartzuna dela eta, Angela Ugarte benetako mito bihurtzeko bidean jarri zaigu. Argi eta garbi nian akabera posibleena kanposantuan zegoela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 79. orr.
Sekulako izua nion oinaze fisikoari, gorputzaren sofrimendu lazgarriari, eta bestetik, izua nion akabera ezduin bati, desagertze komiko zantarrari. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 185. orr.
Ziur baitzeuden, eta une hartan sekula baino ziurrago, Ala Jainkoa baino boteretsuagoa zela, dorre madarikatuak eduki zuen akabera gaiztoan ikusten ahal izan zen bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 372. orr.
Auziak akabera makurra izan zuen eta biak kartzelaratuak izan ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Nolatan halako akabera bat-batekorik? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.
Hau jasotzen duzunerako, medikuek aurreikusi didaten bizialdi laburrari akabera azkarxeagoa emana izango diot. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 135. orr.
Hala bada, Ali Baba, emaztea, alarguna eta Morgianaren artean, Kasimen zorigaiztoko akabera ongi gordea eta isildua izan zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 103. orr.
Kalkulu hotza, aurrez pentsatu gabe jauzika egiten duten orbanak, eraikuntza matematiko zehatza (agerikoa edo ezkutukoa), marrazketa isila, garrasi egilea, arretazko akabera, koloreen fanfareak, biolinaren pianissimoa, azalera handiak, lasaiak, astunak, lehertuak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.
Kurbadun akabera izango dute gela horiek, eraikinaren atzealdeko ertzak biribilduz leundu gura izan ditu-eta Moneok. Berria - Kultura 2004-05-25
Eta nik neuk ere akabera mota bera izango ote dudan kezkak asaldatu nau bortizki. Txillardegi «Putzu», 1999 - 273. orr.
Euskal zaleei aurtengo Tourreko lehen zirrarak sortu ostean, eta akabera marra gurutzatu bezain laster oraindik arnasestuka, Iker Floresek azken metroetan jendearen usteak egia zirela erakutsi zuen: sasoian nago eta aukera gehiago izango dira. Berria - Kirola 2004-07-11
Triskantza izugarri honi akabera eman behar zaio. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 20. orr.
Hala bazen laster eman behar zion akabera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.
Cannelle-ren heriotzak berez zaila eta larria zen egoerari akabera eman diola uste du Elosegik: "Cannelle ez zen nahikoa bertako hartz arrearen populazioa aurrera ateratzeko, baina ezinbestekoa zen". Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Denboraren egunsentian, Kainek Abelen kontra jaurti zuen harria izan zen, eta gaur egun imajinatzerik ere ez daukagun hainbat gauza izango da aurrerantzean ere, eta baliteke gauza horiek azkenean akabera ematea gizonei eta gizonen patu hain mirarizko eta hain hauskorrari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 189. orr.
Hilabetetan barrena Armada liberalak, hiritik mugitu ezinik egon ondoren, bat-batean setialdiari akabera ematea erabaki zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 277. orr.
Saiatu da Voeller gol lehorteari akabera ematen. Berria - Kirola 2004-06-25
Gaurko besta egunari akabera emateko erromeria izanen dute Larrabetzura joaten diren guztiek. Berria - Kultura 2006-04-08
Bizi txarrak eta seme-alabek akabera eman ohi diete gure emakumeei eta 50 urtetan zarpail zaharrak dira. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 165. orr.
Bizitzak nahigabeak eta oinazeak arintzeko dohain sekretua izan ez balu, izakiei iraunbizitzeko atxikimendua eman izan ez balie, Abasek akabera emango zion bere mundualdiari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.
Ezikusia egingo ote zion, besterik gabe, eta, urratsa bizkorturik, akabera eman? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 215. orr.
Gaur Atenasko olinpiar estadioan egingo den amaiera ekitaldiak emango dio akabera 11 eguneko lehiari.Ez nion behin ere hartaz galdetzen, baina trabes egingo nuke horregatik eman ziela akabera Danelekin bizpahiru urtez izan zituen harremanei. Berria - Kirola 2004-09-29
Bazter haren izena aditua nuen, eta endelegaturik, menturaz, haren esangura; munduaren akaberako lehor-aldea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.
2001eko maiatzean EAEn izan ziren hauteskunde autonomikoetan munduaren akaberaren atarian geunden, Madrilgo hedabideei erreparatzera behintzat. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.
Isilune bat sortu zen, astuna, munduaren akabera gertatzekotan egongo balitz bezala. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 237. orr.
Zorionez, egongela beheko solairuan zegoen, bestela munduaren akabera izango zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 251. orr.
ez duzu zer egin jakingo, eta katastrofeen artean dabilen Buster Keatoni begira geratuko zara, desastrea dela eta eroaren moduan aurrera doala beti katastrofeak ugalduz, bere aurpegi izoztuarekin, harik eta katastrofeak munduaren akabera ez direla ohartu arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 381. orr.
Hobeki esan, ibili bat egitera irteten zarenean inork jarraitzen ez badizu, munduaren akabera gertu dagoen seinale. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 216. orr.
akabera eman (6); akabera ez (3); akabera izan (4); akabera izango (4); bere akabera (3); du akabera (5); eman zion akabera (3); eta akabera (4); munduaren akabera (10); zion akabera (3)