Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akabantza 1 iz bukaera, amaiera.

Munduaren akabantza litaikek laster eta Lur-ek lana berriz hasi beharko likek.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.

Baina egun haiek ere handik gutira izan zuten, mundu honetan guztiak bezala, fina eta akabantza, eta, horrela, bertze egun hura oroit dezaket, noiz eta zorigaitzak atrapatu eta bere egin baininduen, berehala ohartuko zaren bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

-Hona hire bidaiaren akabantza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

Inork ez ditu umeak zafratu, gaiztaginen akabantza zelakoa den gomutaraztearren umeei negarra eragiteko usadioak baino indar handiagoa izan du zure dotoretasunak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 167. orr.

Eta derradan, bide batez, ezen, hainbertze fortuna gaixtoren artean, zortea neure alde eta fabore ere izan nuela azkenean, noiz eta lehen urtearen akabantzan aita Leokadio nobizio-maisu kargutik kendu baitzuten eta igorri, haren orde, aita Tommé baxenafartarra, zeina baitzen latineko irakaslea ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.

Ministroaren agintea, bertzalde, otoitzaren akabantzarekin itzaltzen zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.

Oh, Jainko eternala! Idekizkitzu gure arimako begier akabantzarik ez dien denboraren bortak, nun gure arima eternalak gozatuko baitu sekulako urostasun bat, edo esperimentatuko betiko tormentu bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 194. orr.

Ikusten al duzu akabantzako t hori?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 149. orr.

2 akabantza eman bukatu, amaitu.

Aste batzuk geroago, ordea, aitatxiri hotsa etorri zitzaion Donapaleutik: hainbertze urtetako behin-behinekotasunari akabantza eman eta Garrüzerako behin betiko kapitaina izendatzeko pentsamendua omen zerabilten gortean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.

Eta, kontakizunari fina eta akabantza emaiten ziola, erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 65. orr.

Hartan, Baionako apezpikuak, hitz erdika bazen ere, iradoki zion deserriratzeari akabantza emateko parada zuela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

Nire nahasmenduari esku batek eman zion akabantza, besaburuan pausatuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Joxe Aberasturi bizkaitarrak gizon zuri haietarik bat akabatu zuen bere ezpataz, baina bertze batek tiro egin zion bere arkabuzarekin eta halaxe eman zion Joxek fina eta akabantza bere munduko aldiari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 572. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta akabantza (5); fina eta akabantza (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus