Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akabaila 1 iz bukaera, amaiera.

Seguraski aro zoriontsuaren akabaila alde-aldean sumatzen nuelako hartu nuen hain gaizki Kristinaren haurdunaldia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Guztiak so gelditu dira, akabaila jakineko film zaharrak ikusten direnean bezala.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

Zorionez, nire engaiamenduaro laburrak gisako trantzerik bizi gabe izan zuen akabaila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Orain, jaitsaldiaren akabailan, bezperako liluraren oroitzapenak ahantzarazi dio, une batez, belaunetako mina.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Akabailan, neronek proposatuta, himno batzuk kantatu genituen, ez arras ozenki badaezpada ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

2 akabaila eman bukatu.

Aurkitzailea gure ama izan balitz, semearen adiskideen apeta bitxiez marmarika emaen zion akabaila auziari: "mairuen lika iluna manatu?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Bederatziak hogeita bortz guti; denbora aski eta abasto lan bururatu gabeari akabaila emateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Lau ordu beharko ditugu lan honi akabaila emateko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akabaila emateko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus