Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendearekin harremanik izan ezean, aberetu egiten da gizakia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 50. orr.
Utopiaren abenturak gizakiago egiten gaituen aldi berean, El Doradokoak aberetu egiten gaitu, Colonek -giza irrikak- deskubritutakoa konkistatu behar pragmatiko bezain basatia ahalbideratzeko asmatzen baitira urrearen inguruko sineskeria eta fabulak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.
Mirande erromantikoak esaten zuen, aberastasuna ez dela izatez txarra, baina (diru, ohore, plazer) gose asegaitzak aberetzen duela jenderik gehiena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.
Gizarte aberetu honetako iskanbilari bizkar eman, eta atzeko leihora atera naiz, gauen gauerdian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.
Oraindik, nola esango dut, baduzu pertsonatik zerbait, nahiz dagoeneko ederki aberetua zaren. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 171. orr.
Pette eta Arnalten Plazervillen kokatzeko errabia ez zuen ulertzen, non ez ziren bi gizonak arrunt aberetuak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.
Beren buruarekin zer egin ez dakiten hirikume burgomarxistak edo bordarikume presaka hiritartzean aberetuagoak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.