Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kafetegitik atera nintzenean, Nekaneren amona ikusi nuen, ajeatuta ikusi ere. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 107. orr.
Adinaren ondorioz ajeatua. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 114. orr.
Tokia, bertzalde, ez nuen gogoko, eta ingurunea are gutiago: etxe zahar bat auzo zahar batean, etxe eta auzo zahar guztiek dituzten keria eta akats guztiez ajetua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.
Kopeta ajeaturik eta eztarria espartin baten azpia baino lehorrago izaki, sukaldera sartu zen gero, hozkailuan freskagarriren bat aurkituko zuelakoan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.
Berarengan eta beraren bidez ustekabeko poza eta berritasun santua sortu da lurbira osoan: erlijio zaharraren muskilak aspalditik ajeatuak eta zahartuak zeuden adarrak biziberritu ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.
Vermonteko landa-aldeko bigarren mailako errepide batean ez aurrera ez atzera geratuta geundela, zer egin genezakeen Al biek gure makina ajeatu hura berpitz zedin lan egiten zuten bitartean? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 189. orr.
Kultura txirotze hari bai iritzi zion benetan tristea eta penagarria, eta analfabetismoaren atarian sentitzeak seko hondoratu zituen haren animo lehen ere ajetuak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 66. orr.