Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urrezko zekorra jainko aizunaren pertsonifikazioa da Itun Berrian. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.
Matrikula aizuna zuen, autoari ez zegokiona. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 51. orr.
Larru aizunez tapizaturiko sofak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.
Zinema-antzezle baten gisa, adats gorri aizuna ezker-eskuin kulunkatzen zitzaion, bere jabearen mugimenduekin batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.
Nire egiaz mintzatze hau ez bedi har egile baten umiltasun aizunaren gisa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.
Hor adierazten diren ia sentimendu guztiak aizunak edo itxuratuak direnez, ez dezakete kitzika jakinminezko interesa baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.
Ikasle sos gabeen eta errondari adinekoen behialako bilgune, bere bezeria goratzea lortzen ari zen aspaldi horretan, sofistikazio aizunik gabeko zapore "egiazkoen" usman. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.
Baserri aizun tankerako etxe batean omen zegoen, eta ez omen zuen batere itxura beltzuria. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.
Tomas Akinokoak Aeropagita aizunaren De divinis nominibus liburuaren azalpen eta iruzkinei liburu oso bat eskaini zienak, bere beste obra batean aipu esanguratsu hau jaso du: [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.
Argizariak, zurbil eta aizun, zer gordetzen du, urre preziatua legez? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 137. orr.
Esan dezagun, orain baita horretarako tenore, estilo aizun halako batez jasotako txalet batean bizi dela N. jaun artista. tradizio anitzetan barna sartu-irtenak eginaz, erudizio erreal eta aizunaren alardea eginaz, narrazio teknikarik landu eta bihurrienak maisuki erabiliz, orain irakurketa lanbrotuz eta bat-batean argituz. Berria - Kultura 2006-02-12
· Horregatik, aukera izan duen bezain aise, estudio bat eraiki du estilo aizuneko txaletaren hormaz horma. Berria - Kultura 2006-02-12
Gutxienez 71 pertsona hil dira Indian alkohol aizuna edateagatik. Berria - Gaiak 2004-12-30
Logela eta bulegoa txukun daude, sabai aizunez eta zoruan parket antzekoz, baina gela horiek bistara ematen dute, taberna, eskola eta errepide. ETC-literatura, saiakera Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009
Sabai aizuneko listoiak agerian zeuden nonahi, eta usteltzen ari ziren, animalia gosez hildako baten saihets-hezurrak bailiran. ETC-literatura, saiakera Hoben-ordaina, McEwan, Ian (Xabier Olarra), Igela, 2013
Jaurtita irtendako estalkiak langilearen burua kolpatu eta tabernako sabai aizuna zulatu zituen, eta, itxura denez, bertan gelditu zen. ETC-prentsa Berria, 2007-02-01
Hori guztia konpontzeko, hormigoiari tratamendu berezia eman diote, eta sabai aizuna eta klimatizazio hodiak kendu egin dituzte. ETC-prentsa Goienkaria, 2008-01-11
Tarte horretan, bi geruzako sabai aizun bat jar daiteke, beheko lokaleko jarduerek goiko solairuetan eraginik izan ez dezaten. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
sabai aizun ETC-zientzia, zuzenbidea Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009
Hormaren lehen tartean, sakristia dago; oinplano errektangularrekoa, sabai aizuneko estalkiarekin. ETC-entziklopedia San Andres eliza (Erriberagoitia) Wikipedia
Beheko solairuan sabai aizuna badago, solibei jositakoa izaten da. ETC-entziklopedia Soliba, Wikipedia
estilo aizuneko (3)