Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakarreko itxialdiko seigarren astean, gosariarekin batera aizturrak, xaboia, ispilu txiki bat eta bizar-labana utzi dizkidate zoruan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.
Hotsemak, ekarzkidak aizturrak eta piztak argia, zilborrestea ebaki diezaadan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 127. orr.
Badirudi Rielle eta Willibrord karriketako egoitza gorrilunak aluminiozko zeruan aizturrekin pikatuak direla. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 127. orr.
Ez zen aizturrekin egina izan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 74. orr.
-Mahaitik aiztur handi batzuk hartu eta zerbait mozteko keinua egin nuen- honela moztu dut. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 83. orr.
Aiztur kolpeak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 221. orr.
Pepponek makurtu eta mahats-aizturrez ebaki zuen zaku-ahoa ixten zuen burdinaria, baina segidan zutitu zen eta zurbilduta begiratu zion On Camillori. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 318. orr.
Makurtu eta mahats-aizturrez ebaki zuen zaku-ahoa ixten zuen burdinaria. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 318. orr.