Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adela isilik geratu zen, aiztokada baten zain dagoenaren antzera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.
Osasun-zerbitzuetako langileek andetan gaixo berriak ekartzen jarraitzen zuten, eta banan-banan igaro ziren nire aurretik epilepsiak jota edo hesteak buxatuta, aiztokada-zauriekin edo gehiegizko heroina-dosiekin, beso hautsiekin edo buru odoleztatuekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.
Gutxi iraun dit adore berriak, ordea, jaisten hasi orduko hotzaren aiztokadak sentitu baititut ostera ere gorputz osoan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 124. orr.
Txalupa urertzera hurbildu ahala, eraikinak metatu egiten ziren aiztokadek arraildutako granitozko mendi batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.
Aiztokada zorrotza sentitu nuen bularraren erdian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 189. orr.
aiztokadaka hil ere (3); baita aiztokadaka hil (3)