Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aberetasun iz aberearen izaera, abere denaren nolakotasuna.

Beste batzuek galtzak eramaten dituzte, eta ilea mototsa sinple batean biltzen dute, baina musu eman eta munduko horma guztiak behera jausten direla sentiarazteko aberetasuna dute.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 49. orr.

Arimak gorputz organiko batekin duen komunitatearen ahalgarritasunaz, h[au] d[a], aberetasuna eta arimaren egoeraz gizakiaren bizitzan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

Substantzia pentsatzailea materian dagoen bizitzaren printzipio gisa aurkezten du, h[au] d[a], arima (anima) gisa eta aberetasunaren oinarri gisa; honek, espiritutasunaren bidez zedarriztatua, hilezkortasuna eskuratzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 154. orr.

Guztiak abiatu ziren gizatasunetik aberetasunaren bidean atzera egiten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

Gainerako guztiak bezalakoxea da; hobea, besteak baino hobea, zeren ez baitu beldurrik adimenaren argiarekin lotsaren gorria gizonaren aberetasunean agerian jartzeko, hark ez ikusteko beti begiak ixten baditu ere.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus