Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aizkorakada bat garondoan aski eta sobera izan zuen alderoka hasi eta lurrera erortzeko, baina erortzean eskua ireki zuen eta airean distira ikusi nuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 235. orr.
Aita aizkoran ari zen erritmo bizian, zuhaitzak moztu eta boteaz, nigandik hurbil, kurrinka eta auhenka aizkorakada bat jo ahala, beti egin ohi zuenez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.
Kolpe gogor batzuk emanez taxutu ditu, zirti-zarta: aizkorakada bat eman, eta sudurra egin du; beste aizkorakada bat, eta horra ezpainak; daratulu handi batez egin ditu begiak; Hala ere, oldartu zitzaion Nemo kapitaina olagarroari, eta, aizkorakada batez, beste beso bat ebaki zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.
Oihanetik aizkorakada batzuen oihartzun urruna heldu zaie. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 36. orr.
Aizkoraren ahoko zati bat hautsi egin zitzaion, baina ez zen ohartu eta aizkorakada ugari eman zituen aitaren oihuak entzun zituen arte. Berria - Kirola 2004-09-28
Mikelek animaliari sekulako aizkorakada jo eta, hilik zegoelakoan, erreka-zulo batera bota zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 73. orr.
Eta hona hemen Moabiarraren aizkorakada ozena. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.
aizkorakada bat (5); aizkorakada batez (4); ebaki aizkorakada gutxienean (3); zeinek ebaki aizkorakada (3)