Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Probintzia guztiak korritu hituen, aizkora gerrikoan eta botak sorbaldatik zintzilik, kopek baten ogia eta bi kopeken arrain gazitua janari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 202. orr.
Pikotxa eta aizkora, edo zerra eta palanka, borroka egin eta, gero, bataila ondoko jeneralaren duintasun graduarekin itzuliko da ontzira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.
Tenaza gorituak, ziri zorrotzak, aizkora edo garrotea ateratzen ziren orduan argitara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.
Oihanetik atera zituan, lau mila langile, gerriraino lokaztuak, soina biluzik; beren erremintak lurrean ezarri, aizkora eta pala, eta nahikoa zela esan zitean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.
Aizkora eta zizela beste lanabesik gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.
Orain, ezinbestean izan behar dut justiziaren tresna bihozgabea, errudunen buruaren gainera eroriko den aizkora. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 543. orr.
Auzian hilgailuak agertu zituen poliziak: bi aizkora, ezpata bat eta lantza bat. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 103. orr.
Ekarri zure aizkora, eta ireki palmondo hau, larbak bil ditzagun. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 81. orr.
Basajaunek aizkora bota zion, baina, ttikia izatearen bentajak nonbait, ez zuen jo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.
Aizkora hartu, zorroztu, kolpea jo, eta lepoa mozten dio jainko-ustekoari. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 163. orr.
Bat-batean, aizkora jaurti zuen labana bailitzan, eta bost bat metrora zegoen zuhaitz batean sartuta utzi zuen garbi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.
Aizkora jasota masta nagusia eraistean hutsik utzitako brusol zulora egin zuen, alegia, lehenago Joanes agertu zen hartara, eta gero han barrura egin zuen, ontziaren arimaren bila balihoa moduan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 378. orr.
Ondoan sugea eta aizkora tailaturik dauzkan erloju bat, beheraxeago "Bietan jarrai" idatzia duela. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.
Kemenak eta adoreak zorroztutako aizkora gora oldartu zaio Nemo kapitaina, baina berandu da, alferreko dira ausardia eta borondatea, konortea galtzeko zorian dago harrapakina, hil hurren. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.
Bukatu eta aizkora batez lepoa moztu zion. Aizkoraz jotzen du baso trinkoa, eta Libanokoak bezain zuhaitz mardulak ere lurrera datoz. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 195. orr.
Horrelako iraina entzunik, senarrak aizkoraz txikitu zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 97. orr.
Baina aizkorak uste ote du aizkolaria baino handiago denik? Elizen arteko biblia Is 10,15
Zuhaitza jotzen ari zen bati aizkora kirtenetik atera eta uretara jausi zitzaion. Elizen arteko biblia 2 Erg 6,5
Hala ere, ez zidan ezer askorik lagundu, ez eta berari lepoa mozteko aizkora zorrozten ez nintzela ari buruan sartu zitzaionean ere. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 9. orr.
Eos jainkosak goizeko hatz gorriztak erakutsi zituenean, ohetik jaiki, jantzi, eta brontzezko aizkora bat eta zeio zorrotz bat eman zizkion ninfak Ulisesi, eta almadia egiteko zuhaitz egokiak erakutsi zizkion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 23. orr.
Hartu gezi bat, bere lekuan ipini, eta zutitu gabe bota zuen; ez zuen aizkoren zuloetako bat ere huts egin. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 164. orr.
Aizkora eder, distiratsua atera zuen barrutik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Gazte lerden tantaiak ikusi zituen korridorean, dozena erdi bat gehien jota, bakoitzak aizkora zorrotz bana zeukala eskuan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 16. orr.
Aizkora kamutsegia dik nire lepo gogorrerako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.
Atzetik gizon armatu eta hornituen karabana zetorren hautsak inguraturik, gerrarako aizkora handiak eskuetan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.
Pedrok, Nabok eta Jimenezek elizako atzealdean egin zuten hitzordua aizkora txikiak eskuetan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 75. orr.
Laidoa non den, beraz, han bedi aizkora eskerga jaus. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 179. orr.
Zerrategiko langileen aizkora kirten-luze haietako bat zeukan eskuan, eta airean zerabilen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.
Gizon hura bere erpuru zabalaz aizkora distiratsu baten xafla igurzten ari zela ikusi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 259. orr.
Defentsari gerrako aizkora ateratzeko astirik eman gabe. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 76. orr.
2002an, apustua eta Urrezko Aizkora irabazi zizkion Mindegiak Arriari Berria - Kirola 2004-04-20
Edertasun bena, mende orok bere-beretzat jotzen duena, harri zutena, tilapeena, aizkora-xaflarena eta hegazkinaren hegalarena dela. Euli-saldo baten burrunba ateratzen zuen aire beroak, eta airean jasotako aizkora-ahoaren moduko distirak egiten zituen argiak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.
Patroklesek, aizkora-formako erlojua; Dionisodorok, konoa; Apoloniok, gezi-zorro formakoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.
Aizkorarekin egurra mozten aditzen nuenean aizkora-kolpe haietan haren indar guztia barruntatzen nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 186. orr.
Aizkora-kolpez moztu zioten lepoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 80. orr.
Sentimendurik gabeko buruak ziren denak, sentimendurik gabeko buruek bakarrik egin dezaketelako politika gaztanontziak, urdai puskak, saltxitxoiak eta irina erreaz, gaztategietako kobrezko galdarak aizkora-kolpeka apurtuz eta zerriak tiroka hilez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.
Urrezko Aizkolarien Lehiaketak eman zion hasiera 2004-2005 aizkora denboraldiari. Berria - Kirola 2004-08-06
Doneztebe (Nafarroa) izango da berriro aizkora txapelketa baten jokagune. Berria - Kirola 2004-11-19
Hortaz, soilik binakako txapelketak ez ditu irabazi; hau da, Urrezko Aizkora Lehiaketakoa eta Nafarroakoa, baina horiek ez daude bere esku soilik. Berria - Kirola 2004-10-26
Gustura euskal ordezkariak, eta gustura finlandiarrak ere haiek lehiaketan jarritako giroarekin aizkora erakustaldia egin zuten, eta trikitia doinuz alaitu ere bai bazterrak. Berria - Kirola 2004-07-04
Bi aizkora saioen artean, harri-jasotze proba izango da ikusgai. Berria - Kirola 2004-06-02
Agian, bi-bitako aizkora torneoa izango da aipagarriena. Berria - Kirola 2004-05-22
Edo aizkora-ahoa aizkorarenari, musu ematerakoan duen gozotasunagatik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.
Euli-saldo baten burrunba ateratzen zuen aire beroak, eta airean jasotako aizkora-ahoaren moduko distirak egiten zituen argiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.
Bihar jokatuko da martxoaren 12an jokatu beharreko aizkora apustua, Tolosako zezen-plazan (12: 00). Berria - Kirola 2006-04-08
Zialtzetak gogoan dauka Jazinto Rivasek atera zuen kantu bat Luxia-Naparra aizkora apustua zela-eta: [...]. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 23. orr.
Korrika saioak, aizkora apustuak, sentitutakoak eta sentiarazitakoak, ezkontzakoak eta omenaldikoak. Berria - Kultura 2004-01-03
Heldu den igandean jokatu behar zuen Joxemari Olasagastik Unai Otaño eta Jexuxmari Lasaren aurkako aizkora apustua, baina apirilaren 9ra atzeratu dute. Berria - Kirola 2006-03-04
Berriz, objetiboki, leitu duzue inoiz gure Herriaren izena aizkolapustu edo ihauteritako ez bada? Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.
Tresnetan Aizkora begi, aitzur begi, arma begi, oinetakoen begiak (begiteak), ontzi begiak Oihalek ere oihal begiak dituzte (gazt. cordonillo, fr. cordonnet) Orratzak ere badu orratz begia. ETC-literatura, saiakera Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008
Materialaren izenak (aizkoran: ahoa, aizkora-begi, aizkora-buru, matrail) edo janzkera (harrian: galtza, gerriko, txaleko). ETC-zientzia, zuzenbidea Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Aizkora buruaren inguruan kakoa bezala erabili edo besoak aurrera luzatu alde handia dago, eta nafarra luzatzen da aurrera. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-10-22
Aitarekin, harrizko lanabesak erabiliz soildu zituen lursailak: ez pertsonek egindako lanabesak, baizik eta oihaneko zoruan aurkitutako aizkora-buruak, Waengongi sortzailearen opariak. ETC-zientzia, zuzenbidea Argia munduaren ertzean, Wade Davis (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2009
Burdinazko aizkora-buru bat, 1 kg-ekoa, aire zabalean utzi da neguko gau hotz batean, eta barrura ekarri da kanpoko tenperatura 250 K denean. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012
Britainia Handian, Alemanian eta Frantzian, gero eta sarriago ekartzen ziren argira hainbat giza artefaktu, hala nola azkonak eta aizkora-buruak. ETC-zientzia, zuzenbidea Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018
Enborra luzera jakin batean moztu, makinaren oinarrian jarri, botoia oinarekin sakatu, eta aizkora-buru itxura duen sorbatz batera doa enborra. ETC-literatura, saiakera Istorio bakarra, Julian Barnes (Aritz Gorrotxategi), Meetok, 2018
Aizkora-buruen metaketa bat hilobi-opagai bat izan liteke, aizkorak lantzeko piezen biltegi bat edo salgaien gordeleku bat. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Hitzaren kirol nazionala da bertsoa; beraz, Koldo Mitxelenak zion hura egia bada, alegia, hizkuntza aizkoraren modukoa bada, aizkora-jokoa da bertsolaritza. ETC-literatura, saiakera Rocka puntua, Alberto Irazu, Pamiela, 2017
1991ko abuztuaren 24an Reno Rodeo deritzan tokira joan ziren ekitaldi mestizoa ikustera: rodeoko zaldi-zaldunak eta aizkora jokoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Eusebio Osa belaunaldi baten lekuko, Pako Sudupe, EHU, 2013
Beti ere saiatu gara estropada, aizkora-joko edo harri-jasotze txapelketa batean gertatzen den oro islatzen. ETC-zientzia, zuzenbidea Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Azpeitiko zezen-plazaren mendeurren-ospakizunak ezin zuen aizkora jokorik gabe iragan, eta bere tartea izango du, bihar, 12: 00etatik aurrera. ETC-prentsa Berria, 2003-11-01
Guinness marka haustearen ideia federazioan eratu zela esan du Bihurrik, eta larunbateko saioa aizkora jokoari dion zaletasunagatik egingo duela markagatik baino gehiago. ETC-prentsa Berria, 2008-02-27
Bidaia honekin aizkora jokoa ezagutzera eman nahi dugu, Austrian, Pakistanen eta agian Iranen ere erakustaldiak emanez. ETC-prentsa Berria, 2011-05-19
Euskal kultura ezagutarazteko asmoz, bidean geldialditxoak egin zituzten, aizkora jokoari buruzko erakustaldiak egiteko. ETC-prentsa Berria, 2011-09-30
Garai hartan aizkora jokoa ikazkinen artean egiten zen, mendi batekoak bestekoen kontra. ETC-prentsa Argia, 2003-06-08
zuhaitza jotzen ari zen bati aizkora kirtenetik atera eta uretara jausi zitzaion. Garrasika hasi zen hura, esanez: -Ai ene jauna! Bestek utzia nuen! Elizen arteko biblia 2 Erg 6,5
Ez eskuaren hezurdura, zuri garbia, esku beltz ihartu bat baizik, aizkora kolpe batez bezala besoaren erdi aldean zehatz ebakitako hezurren gainean bere azkazal horiak, giharrak agerian, eta odol orban zaharrak, kraka balitz bezalakoak zituela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 187. orr.
Egur txikitzen ari ziren bi soldaduren aizkora-kolpeak baino ez ziren entzuten; motor--hotsik, batere ez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 129. orr.
-Hutsetik hasi behar -esaten zuen Charvetek, motz, aizkora kolpea jo izan balu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.
Gero, aizkora-kolpez moztu zioten lepoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 80. orr.
Lopez ongi egon ohi da fisikoki, baina ez du Olaguekoak duen aizkora-kolpea. Berria - Kirola 2004-04-03
Aizkora kolpe on eta biziarekin nagoela iruditzen zait, baina bete egiten naiz, eta hori gertatuz gero, alferrikakoak dira indarrak. Berria - Kirola 2006-02-07
Sentimendurik gabeko buruak ziren denak, sentimendurik gabeko buruek bakarrik egin dezaketelako politika gaztanontziak, urdai puskak, saltxitxoiak eta irina erreaz, gaztategietako kobrezko galdarak aizkora-kolpeka apurtuz eta zerriak tiroka hilez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.
Aizkoraren onerako izango zelakoan hasi zen Egur Sport Elkartea aizkora proba desberdinak antolatzen orain dela zazpi urte, Urrezko Aizkora izenarekin aurreko sei urteetan eta Urrezko Aizkolarien Lehiaketa izenarekin aurten. Berria - Kirola 2004-10-09
Sarekada bortitza, etxetako ateak aizkora ukaldiz hautsiz, barneko xoriak saretara biltzeko. Herria 2002-10-03
Navas de Tolosa-ko batailan miramamolinak burdinazko kate batez ingurarazi zuen bere eremua, baina Nafarroako erregeak aizkora ukaldi batez eten zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.
Aizkora ukaldika hautsi zuten atea, bainan apeza ez aurkitu: gibeleko leihotik joana zen ihesi. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 15. orr.
Ilaretan ikusten ziren, zintzilik edo lurrean, xabalinak eta dagak, arkuak eta geziak, mazoak eta gerra aizkorak, lantzak eta ezpatak. ETC-literatura, saiakera Argoren ezpala, Sjon (Juan Mari Mendizabal), Pasazaite, 2015
Etxean, osaba Artur aiztoa berdelaren haragian sartzen ikusi duenean, jabetu da, moduren batean, gerra aizkora atera duela lurpetik Kirik. ETC-literatura, saiakera Utopiaren itzalak, Asel Luzarraga, Txalaparte, 2010
Berritasun bat zen, atseden-gune bat errepide amaigabe baten erdian, nahikoa eta sobera nire aldartea aldatzeko eta gerra-aizkora gordetzeko. ETC-literatura, saiakera Sirena-hotsak, Xabier Etxaniz Rojo, Erein, 2013
Horrek ez zuen esan nahi bakoitzak berean amore eman zuenik, nahita ere ezingo zuten, baina bai gerra-deklarazioak eta gerra-aizkorak alde batera utzi zituztela, Txefe ongi jarri bitartean gutxienez. ETC-literatura, saiakera Derbia, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2019
Lurrontzi multzoak Europa erdialdeko sokazeramikaren tradiziotik zetozen (Sherratt, 1997), gerra-aizkorak, ontziak eta suharrizko aiztoak gordetzen baitzituzten ehorzketetan. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
"Gerra aizkora lurperatzeko eta non geratuko den ahazteko tenorea da", esan zuen presidenteak bozketaren aurretik. ETC-prentsa Berria, 2005-09-23
Lulak ezkerraren gerra-aizkora lurperatu du, eta horrek ateak eta aukerak zabaltzen dizkio. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-11-08
Soilik hitz solte batzuk iraun dute gaur arte, tomahawkhitzak esaterako ("gerra aizkora" esan nahi du) edo Potomac toponimoak (Washington hiria zeharkatzen duen ibaiaren izena da eta "merkataritza lekua" esan nahi du). ETC-prentsa Argia, 2007-03-04
Arkeologo eta mediku forentseek, bere momia aztertu zuten eta "hiksotar motako gerra aizkora batekin hila izan zela" frogatu zuten. ETC-entziklopedia Egiptoko XVII. dinastia, Wikipedia
Objektuak erakusgai dituen Devizes-ko Museo bikaineko interpretazio honek iradokitzen du nola erabiliko ziren hezurrezko tresnak, guda-aizkora eta harri leundua. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Ondorioztatzen da Inbutu-formako ontzien kulturak hilobi megalitiko kolektiboak zituela, non sakrifizio ugari egiten baitzituen, baina Guda-aizkora kulturako banakako hilobiak zituen, sakrifizio indibidualak egiten zirenean. ETC-entziklopedia Kordoi-zeramika kultura, Wikipedia
aizkora apustua (3); aizkora arria (4); aizkora arria v (4); aizkora bat (14); aizkora batekin (7); aizkora baten (4); aizkora bota (3); aizkora enborrean (3); aizkora era (3); aizkora eskuan (4); aizkora eta (13); aizkora eta sega (3); aizkora ez (3); aizkora hartu (4); aizkora iazko (6); aizkora irabazi (3); aizkora kolpe (6); aizkora kolpea (5); aizkora larretxea (4); aizkora larretxea eta (3); aizkora larretxeak (5); aizkora larretxeak eta (3); aizkora lehen (4); aizkora mindegiak (4); aizkora mugertza (4); aizkora nazabal (7); aizkora saioak (3); aizkora senosiain (3); aizkora txapartegi (3); aizkora txapartegik (3); aizkora txapeldunen (4); aizkora txiki (4); aizkora txikia (3); aizkora txikiak (3); aizkora urrezko (9); aizkora urrezko aizkolarien (6); aizkorak eta (7); aizkorakada bat (5); aizkorakada batez (4); aizkorakada gutxienean (4); aizkoran ari (4); aizkoran aritzeko (6); aizkoran eta (6); aizkoran ongi (3); aizkoraz eta (7); aizkoraz jo (3); banakako urrezko aizkorako (3); bat aizkora (3); bat aizkoraz (3); berriro aizkoran (6); da aizkora (3); da aizkoran (5); dio aizkorari (3); du aizkoran (5); duen aizkora (3); ebaki aizkorakada (3); ebaki aizkorakada gutxienean (3); ere aizkora (3); eta aizkora (18); eta aizkorak (5); eta aizkoran (8); eta urrezko aizkora (3); puntu aizkora (3); urrezko aizkora (13); urrezko aizkora irabazi (3); urrezko aizkorako (9); urrezko aizkoran (7); z aizkora (3); zeinek ebaki aizkorakada (3); zen aizkora (4); zen aizkoran (3); zuen aizkora (6)