Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kirolak ere hor ziren, Amikuzen eta Garazin egiten ohi diren bezala: aizkolari, segalari, sokatira, zaku lasterka eta beste. Herria 2001-09-27
Zirujauari, berriz, aizkolari baten antza hartu zion hasieratik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.
Bazen behin aizkolari bat, sasoiz eta indarrez beti txapeldun behar zukeena, baina hau dela edo hura dela, ia beti huts egiten zuena. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 181. orr.
Baina aizkorak uste ote du aizkolaria baino handiago denik? Trontzeak uste ote du trontzalaria baino gehiago denik? Ez du zigorrak erabiltzen zigorduna! Elizen arteko biblia Is 10,15
Aberezainak eta aizkolariak etxola batzuetan bizi ziren, baina ez zuten harriz egitea haizu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.
Seigarren tronkoan doa oraindik, eta aizkolariak tronko horretan presa besterik ez du sentitzen, presa ero bat, askotan, bere burua gehiegi behartzera daraman presa itsua, eta ez du ondo neurtzen gelditzen zaion energia, gero beharko duen indarra! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.
Zoriona droga gogorra da gorputzarentzat, hasierako dosietara gorputza ohitu egiten da, eta hurrena gehiago behar du, eta hurrena askoz ere gehiago, hasiera batean hain modu atseginez liluratu gintuen zorion mailara iristeko, eta hor hasten da zorabioa, itomena, aizkolariaren itsumena! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 256. orr.
Aizkolariaren sindromea sartuko zait koadrodun alkandora honekin. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.
Xapelgo frango antolatzen dira eskuin eta ezker, hala nola aizkolarien Nafarroako bi-bitako xapelketa, joan den egunean iragan dena. Herria 2003-07-24
Ohi bezala entseguen artean aizkolariak ariko dira Hairako oihaneko pago trunkoen mozten aizkoraz eta esku zerraz. Herria 2003-07-10
Feria egunean, 10etarik 15etara, azokaz gain izanen da orotarik: erakusketak, musika, karrikako antzerki, aizkolarien binakako lehiaketa... Herria 2004-02-12
Aizkolarien desafioa: Arozpide eta Olazagasti. Herria 2004-08-12
Herrikoek gaztigatu zuten aizkolari gaztea: ez zedila neska harekin ezkondu esan zioten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.
Gizonek bazuten lan zuhaitz aurtikitzen, sasoina etorria zenean, eta aizkolari hautak bilakatzen ziren, beso azkarrekoak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.
Jose Mari Olasagasti lehenbiziko igeldoar aizkolari txapeldunari. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 25. orr.
Ramon Latasa sunbillar aizkolaria ezaguna zuten askok, Iparralde huntan ere. Herria 2005-05-26
Nahi izan zuen halabeharrak ni aizkolari australiar baten erakustaldian suertatzea, eta ni neu aizkorarekin nahikoa trebea izaki, euskal ebakera erakusteko aitzakiarekin Australiara joan nintzen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 14. orr.
Aizkolari txapelketarako gertatzen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 25. orr.
Santa Ana eguneko ospakizunetan antolatzen zituzten aizkolari edo boxeo-borrokaldietan herrira eta abuztuko oporretara ihes egiten zion gogoak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 20. orr.
aizkolari ariko (15); aizkolari ariko dira (14); aizkolari aritu (7); aizkolari aritu ziren (5); aizkolari bakoitzak (6); aizkolari bat (7); aizkolari baten (4); aizkolari eta (4); aizkolari gazte (4); aizkolari gazteak (4); aizkolari gazteen (5); aizkolari handia (4); aizkolari horiek (3); aizkolari ohia (5); aizkolari ona (3); aizkolaria bestearen (3); aizkolaria bestearen kontra (3); aizkolaria da (7); aizkolaria dela (3); aizkolaria ez (3); aizkolaria izango (5); aizkolariak ariko (3); aizkolariak ariko dira (3); aizkolariak enbor (8); aizkolariak enbor osoa (8); aizkolariak eta (4); aizkolariaren itsumena (4); aizkolariek eta (3); aizkolarien artean (5); aizkolarien bi (3); aizkolarien lehen (7); aizkolarien lehen kanporaketa (3); aizkolarien lehia (6); aizkolarien lehiaketa (37); aizkolarien lehiaketa gurea (6); aizkolarien lehiaketa irabazi (3); aizkolarien lehiaketak (5); aizkolarien lehiaketako (75); aizkolarien lehiaketako bi (3); aizkolarien lehiaketako final (3); aizkolarien lehiaketako finala (7); aizkolarien lehiaketako finalerdietara (3); aizkolarien lehiaketako hirugarren (4); aizkolarien lehiaketako lehen (5); aizkolarien lehiaketako ligaxka (3); aizkolarien lehiaketako ligaxkara (4); aizkolarien lehiaketako sailkapen (4); aizkolarien lehiaketan (19); aizkolarien lehiaketarako (3); aizkolarien lehiaketaren (4); aizkolarien lehiako (9); aizkolarien lehiako final (3); aizkolarien lehian (9); aizkolarien txapelketa (4); aizkolarien txapelketa gurea (3); aizkolarien txapelketako (9); aizkolarien txapelketan (6); aizkora urrezko aizkolarien (6); bakoitzeko aizkolaria (3); bakoitzeko aizkolaria bestearen (3); bakoitzeko aizkolariak (9); bakoitzeko aizkolariak enbor (8); banakako urrezko aizkolarien (70); berezko aizkolaria (3); bi aizkolari (9); bi aizkolariak (6); biko bakoitzeko aizkolariak (7); bikote bakoitzeko aizkolaria (3); binakako urrezko aizkolarien (33); bitarteko aizkolariak (3); bost aizkolari (3); buruko urrezko aizkolarien (4); da aizkolari (5); da aizkolarien (4); da urrezko aizkolarien (8); dira aizkolariak (3); dira urrezko aizkolarien (4); donostia urrezko aizkolarien (6); du urrezko aizkolarien (3); duen aizkolaria (5); eta aizkolari (8); eta aizkolariak (3); eta urrezko aizkolarien (4); hamar aizkolari (3); handiko aizkolaria (3); hiru aizkolari (8); hiru aizkolari ariko (3); jose vicondoa aizkolari (3); lau aizkolari (8); lau aizkolari ariko (3); lau aizkolarik (3); mailako aizkolaria (3); sei aizkolari (6); sei aizkolarik (3); urrezko aizkolaria (3); urrezko aizkolariaren (5); urrezko aizkolarien (221); urrezko aizkolarien bi (3); urrezko aizkolarien lehen (7); urrezko aizkolarien lehia (4); urrezko aizkolarien lehiaketa (36); urrezko aizkolarien lehiaketak (5); urrezko aizkolarien lehiaketako (72); urrezko aizkolarien lehiaketan (18); urrezko aizkolarien lehiaketarako (3); urrezko aizkolarien lehiaketaren (4); urrezko aizkolarien lehiako (9); urrezko aizkolarien lehian (9); urrezko aizkolarien txapelketa (4); urrezko aizkolarien txapelketako (9); urrezko aizkolarien txapelketan (6); urrezko aizkolarietan (4); urte bitarteko aizkolariak (3); vicondoa aizkolari (3); x aizkolaria (4)