Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni baino zaharragoa zen, lan bortitzetatik salbu aizinatua zen eta elgarren ikustera joaiten ginen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.
Haatik, luzaz eta luzaz, nor ziren udatiarrak? Aski aizinatuak ziren jende aberatsak, gisa hartako gogoa zuten ber. Herria 2004-07-05
Baxe-Nabarreko musika festibala, gasna-feria Atharratzen, kontrabandixteen lasterraldia Saran, pilota partida ala behi-laster, hilabete guzia alde bat bestaz-besta ibiltzeko moldea jende aizinatuarentzat segurik. Herria 2005-08-04
Joanden egunean konparazione jakin da Baionan, Batasuna alderdiaren biltokian batere funtsik gabe atxeman dituztela halako beharri luze batzu nolazpait gordeak, norbaitek bere gostuko segurik aski polliki ixilka ezarriak alegia eta deusez biltzeko horko solas guziak! Badirela jende aizinatuak eta atrebituak, beren ustez biziki abilak! Herria 2005-06-09