Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aberekume iz abere baten umea.
Gauerdian Egipto erditik igaroko naiz: egiptiar lehenseme guztiak hilko dira, errege-aulkian esertzen den Faraoiaren lehensemetik hasita errotan ari den neskamearen lehensemeraino -eta berdin lehen aberekume guztiak ere-. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 166. orr.
Eta aberekumeek beren sortzaileei zerbait zor dietela pentsatzen al dute? Ez, noski. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 109. orr.