Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aizina ipar iz aisia, astia; aukera.

Zer parada edo okasione pollita etxetik ateratzeko, bezperan bezala, baina aizina edo asti gehiagorekin, eta adiskideekin solastatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 94. orr.

Bainan bertzenaz orori mintzo gare; zerbait dakiten, eta, apezek bezala, astia edo aizina dutelarik Eskualherriaren etorkizunaz eta Eskuararen aipamenaz den gutieneko axolarik duten guzieri.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 183. orr.

Lauzpabost hilabete eri egonik, eritasun ondoko pausuak bainituen, aizina banuen kanpalekuan ibiltzeko, ez bakarrik tallurgoaren ondotik, baizik ene lagunen eta adiskideen ikusteko ere.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 89. orr.

Baduk beraz oraino aizina.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.

Pasaporteek eta beste paper mota guziek aizina zuten armairu zokoan egoiteko zenbait urtez...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus