Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aixolbe ipar iz babesa.

Hondarrean, zakur galdu baten zaunkak elearen amets arotik iratzarrarazi gintuen eta elizako zeinuek bi kolpe tinko jo zituzten: itzultzea erabaki genuen, zeinek bere aixolbe urrunetara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

Berdin zitzaidan, Parisko Berdeko jujea, Colombo, FBI eta CIA, Washingtoneko Scully eta Mulder, Tator, Tagart eta Berlin ekialdeko Derrick inspektoreak nahiz Moskuko Stalinen simulakrea bidaltzen ahal zizkidan, ezen laster Kattinaren besoen aixolbean izanen bainintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 46. orr.

Yunel luzeen aixolbean gerizatu ondoan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 148. orr.

Hangarraren aixolbean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Bagoiaren aixolbean kokatu nintzen, Lili Marlenen gorputzaren harpeen magalean bezala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.

Seguritatea eta intimitatea zaintzearren, bakoitzak hirian zehar zeukan sator-zuloetara lehiatu ziren menturaz: Jules, Grenet zubipeko aixolbera, Kastela Baiona Txikian zetxikan ate-itzalera, eta Philippe inork ez zekien nondik baina giltza bazeukan hiriko lurpeetan dauden soto misteriotsu haietariko batera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 293. orr.

Semerik kuttunenaren aixolbean zegoen eta ez zezakeen, bai durduzatia salbu, hitz izpirik ahoska.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

Thierryren taldearen aixolbera jaitsi aitzin, gauez, banku publikoetan lo zegoela, makuluak ebasten zizkioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.

Aspaldiko ene (bizi) bideetan eredu daukadan Simone Weil (1909-1943) idazlearen eleen umilitate jakintsuaren aixolbetik abiatu naiz ipuin hauek idazterakoan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus