Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aiurri iz pertsona baten izaera, bizitzan eta gainerako pertsonen aurrean aritzeko moduari dagokionez.

Pedro haren ondorengoa zen adinez, eta axolagabekeria filosofikoaren eta aiurri onaren irudi jatorra zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Hasieran, haren aiurri atseginak erakarri ninduen; lagun aparta izan zitekeela iruditu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.

Nire gurasoak bi pertsona desberdin zituan, aiurri desberdinekoak, bizi erritmo desberdinekoak, nire ama ere "desberdina" baitzen, hi bezala, Krisztina bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 188. orr.

Ezkontideen arteko izate eta aiurri bateraezintasuna alegatzeak benetako eta bestelako arrazoiak estal ditzake eta horiek jendaurrean eztabaidatzea, familien lotsaria eta gizartearen eskandalua litzateke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.

Aiurri berezia, zapuzkeria, agian haurtzaro hitsa izan zuen, baina berak ez du ezertxo esan nahi, hasieratik erakutsi du psikiatrarentzat zentzugabeko amorrua, neu goxo hitz egiten saiatu arren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 141. orr.

Oso aiurri biziko moja da hau, airean ibiltzen ditu preso laguntzaileak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

· hed Herrien aiurri diferenteak, esperientziazko behaketaren irakaskuntza arruntak, arazorik gabe aitortzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 253. orr.

Ikertu baino gehiago asmatu egin den aiurri edo izpiritu nazional hori, batetik, eraikuntza aprioriko, metafisikoa da, erreferenzia historikoak hura beztitzeko trapuak bakarrik direla; metafisiko bezala, izpiritu horrek prehistoriatik hona bere horretan dirau, beti berdin, aldaezin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 62. orr.

Herrien Psikologia nazional hau, bere aurretiazkoetan artifizialki unitario den legez (aiurri edo arima espainola hau eta hori da), ondorioetan erraz bihurtzen da politikoki unitarista (espainol onak hau eta hori izan behar du; edo, kasuan, euskaldun onak).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta aiurri (7); izate eta aiurri (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus