Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aitzurtu, aitzur(tu), aitzurtzen 1 aitzurrez landu.
Nahikoa azaldurik gelditu da Amabirjinak agindu ziola hantxe zulo egiteko aitzurrarekin, gure ustez berak bere eskuez zulo egiteko, alegia, eta hara bestea, zer egingo, eta, besteri agindua eman aitzur zezaten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.
Eguraldia aldatu zuenean belauniko jarri ziren atzeko atarian, aitzurtzeko gogorregia zegoen lurrean baratzea diseinatzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 322. orr.
2 azal aitzurtu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1 )
Erabiltzen dugun beste teknika bat ereite faltsua da: lurra landu eta ureztatu, bertan gordeta dauden milaka haziek ernetzeko aukera izan dezaten, eta ernetzen direnean, jorratu edo azal-aitzurtu egiten da lurra. ETC-prentsa Berria, 2009-10-17