Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
San Martin egunean bertan hobiratu zuten William Graeme etxeko lorategian, jauregiko hil-kapera ilun, dotore eta aitzurdin garestiko batean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 18. orr.
Aitzurdinez egina dago dena, eta ganberaren erdi-erdian ba omen zen, lehen, Paumaren Tronua (Peacock Throne) deitutako bat, Persiako Nadir Shak Delhiko mogolen erresuma suntsitu zuenean (1739) Iranera eramana. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.
Gotorleku Gorria, gaztelu eta gotorleku izateaz gain, mogolen gobernua babesteko eta zaintzeko eraikuntza zen: audientzietarako gelak, gobernarientzako bizilekuak, administrazio eta gobernu-lanetarako bulegoak, aitzurdinezko jauregiak, kupulaz estalitako ganberak, arku ederreko atariak, munduko edertasunik handieneko lorategiak... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 93. orr.