Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abereki (orobat abreki) 1 izond abereak bezala aritzen dena.

Lehenengoa kanpoko gizakia da, aberekia, zentzukoia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.

Nolako aberekia, nolako abereki ederra! -errepikatzen zuen Claudek, bekaizkeriaz eta mirespenez Marjolin ahotan hartuta-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Ergela zarela, abereki hutsa zarela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

2 adlag irud abereen eran, itxuragabeki.

44ko azaroan tirokatuko zuten apez bat abreki gaizkitua izan zen, lagun zenbaitekin block-eko zoko batean otoitzean ari harrapatu zutelakotz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Photomatona eskuan hartu nuen eta abereki makilatu neskatila moskota munaka horailari Pierrak zer atzematen zion eskatu nion neure buruari.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus