Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzur 1 iz lurra lantzeko eta harrotzeko lanabesa, maizenik zurezko gider batez eta hari zeharka loturiko burdinazko xafla lau eta ahodun batez osatua.

Aitzur baten zurezko kirten puskatua eta bota baten zola nabarmentzen ziren beste guztiaren gainetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 173. orr.

Berdabiok ez daki -nola jakingo du, kartzelan egon baita- urteko egunak adina zulo egin dituela Trabukok -aitzur eta pala, izerdi eta neke, madarikazio eta behazun- ahuntzen larreetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Landatu ditugu pagoak: aitzur batekin behar zen zilo bat egin, arboltxoa ezarri eta lurra tapatu zangoekin.  Herria   2004-03-25

Zenbait jende plazara agertu ziren aitzur, igitai, dailu eta sardeak ekarriz erasoari buru egiteko asmoz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Pala eta aitzurra eman zizkioten lan tresna gisa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 123. orr.

Berak, komunetik irteteko bidea utzi, eta atzetik jarraitu ninduen orduan ere, aitzurra eskuan zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 387. orr.

Berdabioko jaunaren lurretan ahuntzak ibiltzen diren larre inguruetanGogoan daukat zulaka aritutakoetarik batek aitzurra haserre jaurti eta "Ez zenuten zuhariari zertan deitu!  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 19. orr.

Landetarik zetozen mutil eta langileek hor zituzten laneko tresnak plegatzen, sasoien arabera igitaiak ala aitzurrak.  Berria - Kultura   2004-08-21

Ez da dudarik aroztegi onak bazirela, kanoiak eta ezkilak egiten zirenaz gain, bai eta ere aitzurrak, aizkorak, goldenabarrak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.

Aitzurraren kirtena irristatuz joan zitzaion eskutik hitz egiten nion bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.

Lurra aitzurrez eta eskuarez behin eta berriz landu ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.

Dirudienez, Flora hilarria hautsi nahian aitzurrarekin kolpeka hasi omen zen, zoro baten moduan "fuera, fuera" oihuka.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 395. orr.

Arto jorran denak aitzurrekin lerroan genbiltzala .  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 20. orr.

2 (izenondoekin)

Ahurrak lerratzen zitzaizkien aitzur eta pala arinen giderretan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.

Berez, San Lazaro gurutzea da, baina XVI. mendeaz geroztik "Cruz de los Azadones" izenarekin da ezaguna, aitzur luzeen edo hondea aitzurren gurutzea, alegia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gero, sekulako kolpea ematen zion aitzur-buruaz lur harrotu berriari .Aitak aitzur-lanarekin jarraitu zuen burua altxatu ere egin gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Ia egun osoa ematen zuen aitzur lanean lastozko kapelu handi bat jantzita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 365. orr.

Aitzur kolpeaz behereko zureko kutxaren tapakia hautsi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Holako euriteak direlarik nor berak aitzur ukaldi bat emaiten ahal du, denen onetan!  Herria   2005-12-08

Aitzur eta pala ukaldien harramantzak aditzen ziren berriz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.

Aitzur ukaldika harrotzen zuten lurra eta lohi puloak bazterrean metatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.

4 irud/hed

Berehalaxe hasi zen kontu handiz bizarra mozten nikelezko aitzur berriaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 30. orr.

Normala ere bada, horiexek baitira nire lanabesak, nire aitzur eta soroak, aldi berean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.

5 adkor mozkorraldia.

-Mac, benetan esaten diat, ez diat aitzurrik harrapatu nire ezkontza-egunetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 77. orr.

Berak dio aitzur gehiegi harrapatzen ditudala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 237. orr.

Beste bazter batzuetan, bizarra mozteko aitzur-orri erabiliak ageri ziren, futbol-apustuen txarteltxoak, Mutualitateko inprimakiak, postalak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Herfy, kriston aitzurra zaukaat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.

Aitzur ederra harrapatzeko gogo izugarria dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 307. orr.

Seguru putetan ibilitakoa zela Cortesetan, eta aitzur galanta harrapatuta zetorrela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 35. orr.

6 aitzur begi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Tresnetan Aizkora begi, aitzur begi, arma begi, oinetakoen begiak (begiteak), ontzi begiak Oihalek ere oihal begiak dituzte (gazt. cordonillo, fr. cordonnet) Orratzak ere badu orratz begia. ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

7 aitzur-buru

Noizbait, satorren baten mugimendua antzemanik, aitzurra jasotzen zuen poliki-poliki; gero, sekulako kolpea ematen zion aitzur-buruaz lur harrotu berriari, eta sator bat hiltzea lortzen zuenean, animalia triste bat hil izanak ezin justifika zezakeen poz gehiegizko batek hartzen zuen aita, eta aupa!, aupa!, egiten zuen oihu, aitzurra zerurantz jasota.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Hitz haiek entzun orduko, aita imajinatu nuen nik, aitzurra jasota eta adi-adi, satorra aitzur-buruaz jotzeko lorategiko lurra mugitzen ikusitakoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

8 aitzur luze

Berez, San Lazaro gurutzea da, baina XVI. mendeaz geroztik "Cruz de los Azadones" izenarekin da ezaguna, aitzur luzeen edo hondea aitzurren gurutzea, alegia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.

9 aitzurrean adlag aitzurrarekin lanean.

Adanek aitzurrean jardun zuela.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 193. orr.

Gero, baratzean, piperren gaineko lur gogorrean aitzurrean ari zela, berriro aditu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

Ez zidan erantzun; aitzurrean jarraitu zuen, amorruz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 386. orr.

Bere soroan aitzurrean ari zen nekazari baten ondotik pasatzean, bat-batean gelditu, eta oihu egin zion: "Ez hainbeste altxatu besoa; nekatu egiten nauzu!".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.

10 aitzurrean egin

Gizon hura hartu eta aitzurrean egin zitekeen lorategian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

11 bizar-aitzur

Lehenbizikoan, lan kontuez bakarrik ("naptilamina"ren dosiaz, hain zuzen); bigarren aldian galdetu zidan ea zergatik nuen bizarra hain luzea, eta nik erantzun nion gutariko inork ez zuela bizar-aitzurrik, ez eta -okerrago baitzen- musuzapirik ere, eta astelehenero mozten zitzaigula araudiz bizarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

12 hondea-aitzur

Berez, San Lazaro gurutzea da, baina XVI. mendeaz geroztik "Cruz de los Azadones" izenarekin da ezaguna, aitzur luzeen edo hondea aitzurren gurutzea, alegia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.

13 ukuilu-aitzur (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Handik urtebetera edo bira, Extremadura aldean zegoen, eta han, nik dakidanez, guraso batek ukuilu-aitzurrarekin jota akabatu zuen. ETC-literatura, saiakera   Ez duzu abusatuko, Askoren artean, Elkar, 2017

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzur eta (9); aitzur eta pala (4); aitzurra eskuan (5); aitzurra eskuan zuela (3); aitzurra eta (5); aitzurra eta pala (3); aitzurrean ari (4); aitzurrean ari zen (3); aitzurrean jarraitu (3); aitzurrean jarraitu zuen (3); eta aitzur (3); eta aitzurrak (4); eta aitzurrean (3); zuen aitzur (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus