Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzitik lok bigarren perpausak lehendabizikoak dioenaren kontrakoa dioela adierazten duen hitza. ik ostera2; alderantziz.

Hori ez da hilko aitaren erruarengatik; aitzitik, bizi egingo da.  Elizen arteko biblia   Ez 18,17

Aingeruak ere ez daude gorputzez hornituak; aitzitik adimenak dira, materia guztitik landa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 118. orr.

Hala ere, ez zen marmarrik, ez kexarik entzuten; aitzitik, bihotz barez eta gogo alaiz pazientzia mantentzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Solasketa gozoa zuen, ez zitzaion eromenaren inolako zantzurik ikusten; aitzitik, oso ondo lotzen zituen kontuak, haririk galdu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 116. orr.

Hemen ezerk ezin digu itzuri, zeren arrazoimenak osoro bere baitatik sortzen duena ezin baitzaio berari ezkutatu, aitzitik, arrazoimen berak dakar argitara bere printzipio komuna aurkitu ahala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Lexiko luze bat ahaztu beharra zegoen horretarako, batez ere psikoanalitikoa; aitzitik, oso baliagarria izan zitekeen herri tradizioko bestiarioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 25. orr.

Poek ez du eszenografia bat antolatzen, izumenezko ipuin klasikoetan bezala; aitzitik, gogo egoera iradokitzea da helburua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Ez zen modurik izan jende hari alde eginarazteko; aitzitik, gehiago iristen ziren aldiro.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.

Ohitura ez zen hurrengo mendeetan galdu; aitzitik, berritu eta indartu egin zen gerraren bat edo pertsekuzioren bat sortu zenero.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 53. orr.

Berrogeita hamarreko urteetako hizkuntzalaritzan, auzi metodologikoa argitzea ez zen arazo hutsala; aitzitik, berebiziko garrantzia zuen, kontua hizkuntzaren egitura era zientifikoan ikertzeko bidea urratzea baitzen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Kolorea ez da huskeria; aitzitik, jakin-min eta grina handia sortu izan du iragan mendeetan artista, filosofo eta naturaren zientzialaririk handienen artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Kamioiaren ondotik igarotzean, ez nintzen makurtu besteetan bezala, aita zer lanetan ari zen begiratzeko, izugarri gustukoa bainuen mekanika; aitzitik, aurrera jarraitu nuen presaka, sarrerako aterantz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.

Aztergai linguistikoa ez doa inondik ere kontuan hartzen den ikuspegiaren aurretik; aitzitik, esan liteke ikuspegia dela aztergai linguistikoa sortzen duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.

Gizarte prekapitalistetan, antolamendu ekonomikoaren ikuspuntutik, ekonomia ez zen alor beregaina; aitzitik, sistematikoki txertatua zegoen gizarte-harremanetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Ez zen inondik ere antzeko diren biren arteko adiskidetasuna: aitzitik, jatorrien desberdintasunak berak elkar-trukerako "salgai"tan aberats bilakatzen gintuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Ez da halakorik; aitzitik, batzuetan egia distiratsu ageri zaigu, eguna bezain argia iruditu arte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

Arrazoimenaren asmoa bere idealetan, aitzitik, apriorizko erregelen araberako determinazio osoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 210. orr.

Aipatutako erregelak edo irizpideak beren iturburu garaienen arabera enpirikoak besterik ez dira eta hauek ezin dute inoiz gure gustamenaren judizioa gidatzen duten apriorizko lege determinatuetarako balio; aitzitik, azken honek osatzen du lehenaren zuzentasunaren frogarria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.

Iraintzen zutenean, ez zuen irainez erantzuten; sufriarazten ziotenean, ez zuen mehatxurik egiten; aitzitik, zuzen epaitzen duenaren eskuetan jartzen zuen bere burua.  Elizen arteko biblia   1 P 2,23

-Berorrek ez dit xuxen ihardetsi; aitzitik, ihes egin dio ene galdegiteari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 182. orr.

Batzuentzat, krisietatik ateratzeko gastu publikoa areagotzea ezinbestekoa da, eta beste batzuentzat, aitzitik, garrantzitsuagoa da zergak murriztea, esaterako enpresen irabazien gaineko zerga, inbertsioa eta enplegu sorkuntza sustatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

Eta uste genuenean ezen, ohi bezala, luze ihardetsiko ziola, aitzitik, Fernando Pachecok ezin laburrago erran zion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 544. orr.

Behin haserretzen bazen, haren kolerak ez zuen ematzeko husgunerik, ez baretzeko atseden-lekurik edireiten: aitzitik, handitu eta areagotu egiten zitzaion, harik eta mihian eta odolean lehertzen zitzaion arte, or errabiatu bat iduri, adausia eta ausikia baterat zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Zaharrak berri; ezein libertate unerik: bai aitzitik libertate une horri itzurtzeko arreta handia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Nik, aitzitik, hantxe geratzeko agindu nion, neu joango nintzela, joan beharra neukala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 66. orr.

Gure gaurko gizarteak -euskaldunok ez gara salbuespen, aitzitik baino- halako urrutiramendu bat erakusten dugu sentimenduen eta emozioen aurrean, sentimenduen jarioak ahuldu egingo bagintu bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Horra zergatik botere laikoa aitzinatzen zaion elizaren botereari adinez eta denboraz eta, aitzitik, elizaren botereak gainditzen duen botere laikoa duintasunez eta bikaintasunez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 131. orr.

Ala, aitzitik, pentsatu behar zuen nahita aukeratu zituela adiskideak matematikariok, berak asmatu beharreko arrazoi jakin batzuk zirela medio?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 207. orr.

Merkataritzarik batere ez izateak, aitzitik, lapurreta dakar.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 11. orr.

Aitzitik, ordea, erlijioa bera da sarritan gaizkintzak eta inpiokeriak eragin dituena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Adierazgarria zen, ustez, urtez urteko bilakaera, eta lanez laneko hurrenkera berezkoak ere ez dio, aitzitik baizik, inolako kalterik egiten bildumari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzitik baizik (7); aitzitik ere (17); bai aitzitik (3); baina aitzitik (8); da aitzitik (4); edo aitzitik (4); eta aitzitik (10); izaten da aitzitik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus