Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitzinlaria zaren aldetik, zertan datza ingelesen eta zuen arteko alde nagusia jokoan?. Berria - Kirola 2004-10-29
8-32 (41 min): Manentek entsegua, aitzinlarien jokaldian. Berria - Kirola 2004-06-13
Aitzinlarien joko gogorrean nagusitzen hasi ziren lapurtarrak, eta, hain justu, aitzinlariek hasitako jokaldian egin zuen Martin-Aranburuk lehen entsegua. Berria - Kirola 2006-01-22
"Zehaztasun handiagoz jardun genuen Tolosaren kontra eta arreta galdu gabe", aipatu du Paco aitzinlarien entrenatzaileak. Berria - Kirola 2004-01-10
Lan saio horren amaieran lehen aldiz bildu zineten aitzinlariok, biribilean elkar uztartuta solas egiteko. Berria - Kirola 2006-03-04
Hiadlosky atezainaren inguruan ari zen jokatzen Hormadi, garaipena lortzeko presioa eginez, eta halako batean, Aubrik pasea egin zion Courallyri, eta aintzinlariak bizkarra emanda jaurti zuen, gol polita sartuz. Berria - Kirola 2004-02-11
Xapelketan Titin errege aintzinlarietan, bai Retegi bai Olaizolaren kontra. Herria 2001-02-15
Uztartze irekiak uztartze-laxo bihurtzea gustuko dute aitzinlariek, eta zigor kolpeak eragiten dituzte. Berria - Kirola 2004-04-09
Ondorioz, aitzinlariek eta gibelekoek bina entsegu egin zituzten. Berria - Kirola 2004-01-04
Eskasa irabazi, uztartze-laxoa osatu aitzinlariek, eta entsegu marraren gainean Yachvilik baloia pausatu zuen. Berria - Kirola 2004-09-05
Miarriztarrak 22 metroko lerrotik hasi ziren erasoan, aitzinlariek metro ugari irabazi eta azken pasea Betsenek jaso zuen eskuinean korrikaldia burutzeko. Berria - Kirola 2004-02-01
Ez zen norgehiagoka ikusgarria gertatu, baina orrokatua; batez ere, aitzinlarien uztartzeetan. Berria - Kirola 2004-04-18
Dublinen gehiago izan ziren aitzinlari irlandarrak, baina zalearen aupadarekin, borrokarako gogoz ariko dira, zelaiaren egoerara egokituta. Berria - Kirola 2004-01-31
"Amiensek aitzinlari onak ditu, horregatik, defentsan sendo eta kontraerasoan eraginkor jokatu behar diegu", aipatu du Lutaud entrenatzaileak. Berria - Kirola 2004-01-17
UNANUE aintzinlari trebe eta indartsuak ereman du partida bere alde, Ruiz gazte zaintsuaren laguntzarekin. Herria 2001-02-15
Aintzinlari zintzoa da Antzuolarra eta Etxaniz ez da engana errexa aintzinean. Herria 2001-05-31
Baloiak irabazten eraginkor aritu ziren lapurtarrak eta berriro aitzina egiten duen aitzinlari multzoa duela erakutsi zuen. Berria - Kirola 2004-01-03
Izan ere, Grenoblek aitzinlari apartak ditu: Podlaha, Bachelet, Meunier, Hamalainen... Berria - Kirola 2004-11-28
aitzinlariek lan (3); miarritzeko aitzinlariek (4); miarritzeko aitzinlarien (3)