Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzindu, aitzin(du), aitzintzen (orobat aintzindu) 1 da ad aurreratu.

Bera aitzindu zitzaion nire galderari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Baina ez gakizkien gertakariei aitzindu, eta itzul gaitezen hasierara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 83. orr.

14-14 izan ondoan, 20-14 aintzindu dira bi errioxar auzoak.  Herria   2001-05-24

Roberto Heras plantatua zen denen aintzinean bainan azken haitadan Aitor Gonzalez euskalduna aintzindu zaio.  Herria   2002-10-03

Denen buru, Hugues Martin eskuindarra, UMP alderdikoa, 566 bozez aintzindu zaio Michéle Delaunay sozialixtari.  Herria   2004-11-25

Errietari lotzeko ahalik eta aukera gutien eman nahirik -laugarrena izanen zen, eta aski nuen emakume-errietaz-, haren aurpegi ustekabetuari zirika aitzindu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

• 2 (du aditz gisa)

Apezpikuak dogma teologiko-politikoa finkatu zuen: geroko gertakizunak aitzindu nahiz eta beraz gibelarazteko, teoria asmatu zuen mugimendua geldiarazteko: aski goizik erranak iraun zezan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

Gogoari eman ditake ez dituztenez botzak aintzindu beharko.  Herria   2002-11-07

Alberto Iñurrategi mendizalea, Oier Aizpuru piraguista eta Aitor Gonzalez txirrindularia aintzindu ditu.  Herria   2003-01-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus