Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzinatze iz aurreratzea.

Posizio bakoitza segurtatu egiten zuten eta hamaika aldiz pentsatzen zuten aitzinatze bakoitza.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 58. orr.

Jesuitaren aitzinatze hura bertze mehatxu bat bezala hartu zuen txakurrak, zeinak ere aitzina egiteko keinua egin baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 419. orr.

Ekainaren hondarrean gaude, eta diotenez, aurki erasoaldi ahaltsu bat izango da, eta aitzinatze horretan esku hartuko dugu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 191. orr.

Lanetik landa, irri partida galantak egin asmoz lankideek jokoz bezain axolagabeziaz, ostatura gonbidatzen zuten; han, Rafa askatzen zen: ez zen inor haren aitzinatze kementsua geldiaraz zezakeenik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

ABk "begi onez" ikusi du Batasunaren ekarpena, "aitzinatze ukaezina" delako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

"Denek desio dugun panorama politiko ilusionagarri baten bidean, ukaezinezko aitzinatze bat" dela dio ABren agiriak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus