Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Altxatzera egin nik, baina anaia aitzinatu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.
Bera aldiz, buru on eta izpiritu xorrotxekoa, gazterik aitzinatu zen bere bidean. Herria 2003-09-11
Bide horretan ez naiz sobera aitzinatu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.
Aitzinatu naiz hari laguntza ematera; baina hark, nire esku, haren malkoez bustiak heldurik, batzuetan nire belaunak ere besarkaturik, erran du:_"Bai, zu izanen zara, zu izanen zara nire salbatzailea! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 321. orr.
Arrabete ere ez nauk aitzinatuko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.
Botere laikoa aldiz, naturazkoa baita, molde naturalean, tipitik eta eskasetik abiaturik, erran daiteke aitzinatuko dela, etxe soiletik etxe multzora, eranskin honen hondarrean aipatuko ditudan arrazoiengatik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.
Handik aitzina Stade hasi zen nagusitzen, eta paristarrak 0-14 aitzinatu ziren oren erdirako. Berria - Kirola 2004-08-19
Aitzinatu ziren beraz haren gana. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 161. orr.
Isilik, urratsa labur, egin beharrekoa egiteko unea ahalik eta gehien berandutu nahian bezala, hilotzari buruz aitzinatu zara. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 65. orr.
Badaezpada ere, bera aitzinatu zaio solasean:_[...]. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 60. orr.
Bidaian aintzinatu ahala gatazkak hurbilago daude, gehiago aipatzen dira, bertze intentsitate batez. Berria - Harian 2005-11-06
Gero, eguna aintzinatuz bezala, eztitzen hasi zen iguzkiaren su hura, goibel ezti bat ekarri ilunabarrak, eta lurraren gainerat erori, emeki emeki, gauaren estalgi beltza. Herria 2003-04-17
Berritasunaren bigarren alderdia: presuna berri bat elkarte batean sartzen delarik, odol berriarekin, erran nahi baita moldeak erreberrituko direla, hobetuko, aintzinatuko. Herria 2001-04-26
Horra non berriz ere urrats batzu entzuten dituen, ez gehiagao kanpotik, ez-eta urrundik; han ber-berean dire, etxearen barnean, ganbaratik hurbil; eta beti aintzinatuz heldu dire. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 193. orr.
Ale aitzina zaitez, Klaudia Schiffer! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 31. orr.
Entseiatuko zara bada, baldin zuhurra bazara, Valmontekin onezkoak egitera, haserre bizian egon behar baitu zurekin; eta batbederak jakin behar baitu bere ergelkeriak konpontzen, aitzina zakizkio beldurrik gabe. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 345. orr.
Baina, guztien onerako, don Frantzisko aitzinatu zitzaien. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.
Biak adinean sobera aitzinatuak, nigan adiskidea edo laguna ikusteko, eta ez lehiakide trabagarri berri bat mahaian nahiz ganberan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.
Arduradun nagusien arabera, kontzertazio osoz aitzinatuko omen dira gauzak, batzu eta bertzen ikusmoldeak kondutan hartuz. Herria 2005-02-24
Halere, atzoko egunaren orduak aitzinatu arau, zalantzak agertzen hasi ziren. Berria - Harian 2006-04-11
Gaua ontsa aitzinaturik bururatzen da ikusgarria. Berria - Kultura 2004-07-17
Horrela ez bada, botere publikoek beren egitura osatuko dute, baina egoera ez da aitzinatuko. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
· Hilabete batez aitzinatu ditu Ibarretxek Euskadiko hauteskundeak. Herria 2005-02-10
Bozak aitzinatu, oraiko ganbara jauzarazirik, iduri luke zerbaiten mentura balukeela beti gainaren atxikitzeko. Herria 2005-09-01
Gero aitzinatuko ditut beste puntu batzuk, lehenago egin zuzenketen ondotik erakutsiko baitute nola, berrogeita hamar bat urte honetan, izan naizen ez nolanahiko baina paregabeko zerbitzaria delako Errege Jaunarentzat eta haren aita Enperadore Handiarentzat Lehen liburutik memorian iltzaturik geratu zait iduri bat, liburuan marrazturik azaltzen zena eta esperimentu bati loturik dagoena, zeina osaba eta biok etxerat itzuli eta aste pare bat gabe aitzinatu baikenuen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 202. orr.
Eta ohartzen naiz idazketak, lehen oldean bederen, gisa batez nahi duena nahi duenean egiten duela, berdin pentsamendua aintzinatuz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 28. orr.
Apriorizko batasun sintetikoaren erregelak ere aurkitzen genituen eta hauen bitartez esperientzia aitzinatu ahal izan genuen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 115. orr.
Pena emaiten zuen, gizagaizoak, zango bat bertzearen aitzinean ezin ezarriz, balantzaka, ezin aitzinatuz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 147. orr.
Bizkarra aitzinatuz, bi ukalondoak mahai gainean tinkatu zituen, eta kokotsa, pikorrak aienatuak zitzaizkion kokots hori, bi esku antxumatuen gainean paratu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.
Eta osabak bere burua aitzinatu, eta Maddalenen paparrean pausatu zuen, nola haur batek amarenean, eta erran zion: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 316. orr.
Kontrolatzaileak leku aitzinatu eta bikain batean kokatu gintuen, kotoi gorritan azafraizko arrosak zituen oihaleriaz apaindua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.
Mende horren lehen partean, nazionalismo erromantikoak izan zuen beraz eragin handia, Europako eskualde aitzinatuetan, baina geroxeago, nazioaren eta nazionalitatearen inguruko eztabaida luze batzuen ondorioz, nazionalitateen printzipioa bera ixuraldatu behar izan zen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 69. orr.
Ez dakit nik hain erraz ulertuko ote zuten elkar piper saltzaileek eta Picasso aitzinatu haiek. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 190. orr.
Ez dezakegu zorigaitzez erran, teoria zaharkitu horiek ez dutela gehiago jende "aitzinatu" asko liluratu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.
Ni "post 68"ko umea naiz eta heziketa aitzinatua genuen, Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel ikastetxean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 139. orr.
Adin aitzinatuago batean, izpirituak kultura behar du. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.
Horiek hola, lehorte kaltegarrienak ez ote dira gure herri aitzinatuetako agintariek sustatzen dituztenak? Herria 2005-08-11
Badutela pakistanarrek berek ere oraiko armamendu aitzinatuez jabetzeko dretxoa beste nornahik bezala. Herria 2005-07-28
Pieza arinak eta zurezkoak baino azkarragoak fabrikatuz, abantail bikaina eskaintzen dute gaur egungo industria aintzinatu guzientzat. Herria 2001-11-15
Aintzinatuenak ordenak ukaiteko onartu zituela bikario nagusiak berak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 81. orr.
Jakin behar da haatik sinestea flakatzen ari balinbada ere herri "aintzinatuetan", ederki hedatuz doala aldiz Afrikan, Asian, Ipar Amerikan. Herria 2005-01-13
AEBetako herri garatuago eta aitzinatuagoaren konpetentziaren aurka, edo Brasil, Txina edota India herri pobreago baina dinamikoen konpetentziaren aurka, Frantziak bakarrik ez dezake pisurik izan. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Gaurko soziolinguistikako emaitza aitzinatuenen begiz so egiten dio euskaldun gisa bizi dugun errealitateari. Herria 2003-02-20
Erran behar da ez direla jakintza hortan aitzinatuenak xinatarrak. Herria 2005-10-20
Larunbatean, beti lurpean ikusi ditugu han dauden urtegiak, aspaldian eraikiak, erakusten zutela zein aitzinatuak ziren Alexandrian bizi ziren jendeak. Herria 2004-11-25
Nola aintzinatuko ote dira gauzak? Dena den, hauteskunde kanpaina ofizialki urriaren 10ean abiatuko da.Haatik, zernahi ixtorio izan zen berehala eta gauzak etziren biziki aintzinatu zonbait urtez. Herria 2003-03-10
Lehen egunetan, ziuzta bizian joan da lasterkaldia, gure bi basahuntzak gibeletik zoatzila, beren indarrak neurtuz, hastapenean aski harrigarriki aintzinatuz jende karabana eta yak behi tropen artean. Herria 2004-02-05
Ikasi duguna, trabak trabategi alkartasunez aintzinatu behar dugula bai eta zuzentasun eta bakebidez. Herria 2003-04-24
Haize-kontra aintzinatu behar delarik, bortizkeriaren tentazionea hor baita azkar! Herria 2004-01-01
Lehen parte hartan aise aintzinatu baziren ere, 400 kilometra pasatuz 40 orenez, hots, 60 kilometra orenean, herriak eta hiriak hutseginez, gero eztitu behar ukan dutela urratsa Nasiriya hiriaren inguruetan. Herria 2003-03-27
Berezkoek berriz ere errepikatu dute, bai Federazionearekin, bai denekin, eskuz esku nahi dutela aintzinatu eta ez bizkarrez bizkar. Herria 2004-02-26
Erran behar da beste orduz hor berean emazte batek bazuela zangoa galdua, bere oina sobera aintzinaturik. Herria 2001-04-26
aitzinatu ahal (3); aitzinatu arau (8); aitzinatu baino (3); aitzinatu baino lehen (3); aitzinatu behar (8); aitzinatu da (5); aitzinatu dela (3); aitzinatu den (4); aitzinatu dira (5); aitzinatu du (3); aitzinatu eta (3); aitzinatu gabe (3); aitzinatu nahi (4); aitzinatu zen (10); aitzinatu ziren (5); aitzinatu zuen (4); bat aitzinatu (4); batere aitzinatu (3); bezain aitzinatuak (4); da aitzinatu (3); gauzak aitzinatu (3); nola aitzinatu (3)