Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendea gibelerat eta aitzinat ibilki. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 169. orr.
Tentagarriak, zatozte eneganat eta ez iragan aitzinat, zeren ostatu bila bainabilkizue, eta zeren ez baitago zuen besoak baino ostatu hoberik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 476. orr.
Gizartea zenbat eta aurreratuago, jendea bereganatzen hasi da gauzak ezin direla nolanahi egin, eta ez dela batere ona gizartearentzat aurrera egitea, aitzinat egitearen kostuak kontuan izan gabe. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.
Hemendik aitzinat segitzeko, aurretik gaztigatzen dizut, gogoa behar duzu, eta hizkuntza kontuekin kezka izan, bestela bigarren mailako kontuak idurituko baitzaizkizu beharbada hemen esango ditudanak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 94. orr.