Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi besoetatik oratuz, hirugarrenez geldiarazten ari zen nire aitzinapenak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.
Espazioan eta denboran emanak diren determinazio hutsei, tankerari eta handitasunari dagokienez, agerpenen aitzinapenak deitu ahal izan diegu, zeren hauek a priori errepresentatzen baitute beti a posteriori esperientzian eman daitekeena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.
Hautemapenaren aitzinapenak beti bere baitan zerbait harrigarria du gogoeta transzendentalera ohitu eta zuhurra bihurtu den izadiaren ikertzailearentzat. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.
Etxeberrik, laketurik, bertzeei baino denbora eta atentzio gehiago eskainiz erantzun zien nire aitzinapenei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 112. orr.
Ezagutza enpirikoari dagokiona a priori ezagutzea eta determinatzea ahalbidetzen duen ezagutza orori aitzinapen dei dakioke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.
Izkiria iezadazu bederen orain arte baino sarriago, eta eman zure aitzinapenen berri. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.
Hemen, beraz, ezin dugu pentsatu axiometan, ezta aitzinapenetan ere, baizik eta hautemapen bat beste hautemapen batekin denbora-hartuemanean egonik ematen bazaigu (beste hau indeterminatua izan arren), orduan ezingo dugu a priori esan ea zein den beste hautemapen hori, ezta zein handitasun duen ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.