Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jarlekuaren azpiko kofretik kaskoa atera zuen, berria hura ere, osotara hertsia eta aitzinalde ilunekoa, jabea ez ezagutzeko maneran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.
Miarritzen, kasinoaren aintzinaldeko plazan. Herria 2003-11-27
Ondotik, oroit-harri bat finkatua izanen da Charles-Michel de Salaberry horren aitatxi sortu zen etxearen aintzinaldean. Herria 2005-05-12
Etxe guztiak teilatu gorrikoak ziren eta aitzinalde argikoak, txuriak edo hori zurbilak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 148. orr.
Elizaren aitzinaldeak frontoi zabal baten sinpletasuna dauka. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.
Josu Larizen kontrako epaiketa dela-eta, Larizen aldeko elkartasun batzordeak elkartasun ekimena antolatu du gaurko, goizeko hamarretan, epaitegien aitzinaldean. Berria - Euskal Herria 2004-06-08
Dendaren aitzinaldean, beti bezala, Koran liburua ipinia zuten mahai sakratu baten gainean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 309. orr.
Friso joniar bat oroitarazten zuen apaindura hanpatuegia aitzinaldean, bertze deus nabarmenik ez zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.
Hamalau arraildura orotarat, bederatzi aintzinaldean, bost gibelaldean. Herria 2002-12-19
Eta jauregiaren aitzinaldeko planotik harat, bertzalde, bi lur eremu errektangular bereiz zitezkeen, elkarri zerraizkionak eta jauregiaren ataria osatzen zutenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.
Kirkuken betiere, Abbas Mohammad al-Attar unibertsitateko zuzendariaren etxe aitzinaldea andeatu eta haren autoa suntsitu zituzten lehergailuak botata. Berria - Mundua 2004-06-17
Gero, gutiz bazen ere, beti aintzinaldea irabazleek, 3-4 ponduz, eta gehienean: 18-13 eta 22-17. Herria 2001-03-22
Biriatuarrak orain duen trenpuarekin eta urketarra harekin, aintzinaldea zuten fermuki, 15-13, eta 18-15 taraino. Herria 2001-10-18
Hauk dira preseski aintzinaldea laster hartu dutenak eta bururaino atxiki hozka haundiegian ez bazen ere. Herria 2001-11-01
Horra nola diren 22 tan ados, eta aintzinaldea ere hartzen dutela jazko xapeldunek, 28-26. Herria 2003-03-20
Hastea elgarren bete, iduri ukan dute gero gaina hartzera zoatzila berriz ere Baigorriko irabazle heiek, bereziki partida erditan sei tanto lerroan eginez aitzinaldea hartu dutelarik. Herria 2005-05-05
Lehen partida huntan ilusione egin dute galtzale hauk aitzinaldea hartuz funski, 11-10, 19-12 eta 27-19, besteak ez baitziren oraino berotuak eta hortaz baliatuz. Herria 2005-11-17
Kurutcharry, jazko xapelduna, indarrean zen eta aitzinaldea hartzen zuen beti, 16-11, 21-14 baina laparra bezala lotzen den harek ze lasterrak eta punpa-sareak, eta eskuin xoko hura. Herria 2004-04-29
aitzinaldea hartu (5); eta aitzinaldea (3)