Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzina (orobat aintzina; eta aitzinat g.er.) 1 adlag batez ere ipar aurrera.

Urrats bat aitzina eta bi gibelerat.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 108. orr.

Bego horretan eta goazen aitzina aipatu nahi dudan hirugarren puntura.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 113. orr.

Trena badoa aitzina, maiz geldituz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

Baina aitzina joan baino lehen, atsegin nuke Zati honetako 10. Proposizioa zehazkiago esplikatzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 259. orr.

Baina gaua aitzina doa eta laugarren bisitaria oraino entzutekoa dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 109. orr.

Aitzina joanez, horra Iturburua eta Hunttoinea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 106. orr.

Bakarrik behako bat eman nahi dut, erran zuen bere golkorako, eta aitzina joan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.

Nere buruaz trufatu ondoan xutitu naiz eta jo aitzina, eguzkia ateratzen ikusteko itxaropenarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Ximurrak aitzina egin zuen ziztu bizian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Alabaina, gure txalupak aitzina egiten zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 107. orr.

Listua irentsi eta neuk ere aitzina egin nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 89. orr.

Aintzina doa xapelgoa partida hunekin, Hazparnen igande 25 ean, 4 orenetan.  Herria   2001-02-22

Bet-betan bihotza taupadaka zitzaidan hasi, ez ordea beldurrez; eta nire karrozak aitzina egin zezan, bertze ideiarik ez nerabilan gogoan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

Bittorrek aitzina jarraitu zuen beste lau penaturekin portu aldera, isurgirantz, soldadu baten begipean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.

Aitzina segituz, heltzen gara Boloki izena zuen etxera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 111. orr.

Beste hamar bat urrats egin nuen oraino aitzina eta gero deliberatu behar nuela gibelerat itzuli.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 162. orr.

Goazen beti aitzina.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 110. orr.

Adinean aitzina egin ahalean korapilatsuagoak eta nahasiagoak bilakatzen garela uste dute zenbaitek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Urteak badoaz aitzina... Piarres-ek, 1944an, agertarazten du Euskal gramatika eder bat, Uztaritzen delarik erakasle aspaldian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 198. orr.

Burua hazkatu zuen eta aitzina jarraiki: [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Eta bazihoan aitzina solasaldia, Garaziko euskalki goxoan, beste erosle bat etorri arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 95. orr.

Etxe hori Orreagako kolegiatarena izan zen 1276etik aitzina.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

CDan, 1993. urtetik kaleratutako kanta guztien bilduma egin dute eta DVDan, berriz, 1996tik aitzinako bideoklip eta iragarkiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Biko ilaran Don Arturo buru zutela errepidean aitzina ibaiertzetik betiko moduan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

"Château-Pignon" edo "Castel Peñón" toki aipatua eta historikoa dugu aurkitzen "Karrosa uzkali"-ren gunetik aitzina segituz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Urte hartarik aitzina, ordaintzen edo pagatzen zituzten eliza honetako gastuak, lurrak irauli arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 59. orr.

Aintzina behar dela segitu bixtan da, trabak trabatei.  Herria   2004-05-13

Beharrik denbora aitzina badoa, anitz nahigabe eta beharrordu estaltzen dituena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

Erratekoa zen komandanturrarekin ere tratu onak bazituela, bestela ez zuen bere afera neholaz aitzina eramaten ahalko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.

Eusko Armadako kide gehienak kartzelan daude eta pariatzekoa da hemendik aitzina, ATE erakunde terroristak bilduko dituela herriaren iraun energia iturriak oro.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

Hitzartu dugu hemendik aitzina soilik atea irekitzera etorriko dela, eta haren gelara joanen garela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 359. orr.

Geroago, Tomsketik aitzina, edo Krasnoiarsk pasata, mendebaldeko Siberiaren hiri garrantzitsuren batera iristerakoan, ikusiko zuen zer komeni zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 221. orr.

Beti higiduran, ezker eskuin, aitzina, gibelerat, bet-betan!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 78. orr.

Gero, zaldien ipurmasailetan esku-zarta haserreak jorik, sekulako garrasi batez ezproinatu zituen zaldiak-: Axa, zaldiak! Aitzina! Aitzina!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

2 aitzina egin

Oraingoan, gazteluzainak manatuta ez du gotorlekuko atetik aitzina egin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 47. orr.

Aldiz, aitzina egiteko balio duen filosofia maite diat nik, numeroa oinarri duena eta ez hitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 110. orr.

Adostasun giroan aitzina egin daitekeelako froga da kontsultaren aldeko dinamika berri hori.  Berria - Harian   2005-11-01

Bordeleko dei gortera joko dute, aitzina egiteko asmoz, prefeta edo suprefetaren beldurrik gabe.  Herria   2005-04-28

Kasurik nabarmendu zuen bileraren ondoren espero duela Manmohan Singh Indiako lehen ministro berriaren gobernuak prozesuan aitzina egitea.  Berria - Mundua   2004-06-22

Bet-betan bihotza taupadaka zitzaidan hasi, ez ordea beldurrez; eta nire karrozak aitzina egin zezan, bertze ideiarik ez nerabilan gogoan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

Tarteka baitirudi, Heletako besta berrietan bezala gure dantza-jauziek egiten dutela, urrats bat aitzina egin orduko, beste bi urrats gibelera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 169. orr.

Ondoko mendi tontor bateko xendratik aitzina eginda, erromatarren tenplu antzeko bat omen zegoen, eta jakin-minez nago aztarna galduren bat ote dagoen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Begiak altxatu zituzten sartzen ikusi zutelarik, baina partida aitzina egin zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 187. orr.

Errepublika iritsi zenean, berriz, lehengo joerak aitzina egin zuen, eta PNVkoak gehiago izan ziren karlistak baino, alde handirik gabe halere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

Eta gero, nik hiruzpalau urrats aitzina egin orduko, ez zena xutitu!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 144. orr.

Listua irentsi eta neuk ere aitzina egin nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 89. orr.

Eta, ai, nola besarkatu zituen argi izpi haiek banan-banan, eta nola gorde zituen bere oroimenean, biharamunean aitzina egin ahal izateko! Eta egun batean, Soniari emandako hitza betetzen zuela, etxeko guraizeak zorroztu eta haren etxera joan zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 93. orr.

Aitzina egin du korridorean poliki.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 146. orr.

Gizarteak aitzina egin badu, ez da izan soilik arauak eta legeak antolatzen jakin duelako, horiek behera botatzen jakin duelako ere izan da, batez ere.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 92. orr.

Baina, aitzina eginen dut afektuekin, zer onura eta zer kalte dakarten gizakientzat, ohartaraziz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 481. orr.

3 aitzina eraman

Gure Irratiakbere diru biltze kanpaina aitzina darama, datorren urtean Uztaritzeko egoitza berrietara joaiteko (185.000 euroko gastuak).  Herria   2005-10-06

Halaz Otsabiden edonor beste mundura eskapatzen zenean, fede trahola guztien aitzina eramateko prest zegoen, arima bekatorosak zerura hupa zitezen bidean sobera denborarik galdu gabe alainan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Baina zer balio du historia nahasi honen aitzina eramaiteak? Ezen badirudi gai honetan ezin dela aurkitu elizaren irakaspen finkorik: kristau, apez, apezpiku edo aita saindu bakoitzak bere teologia edo etika propioa balu bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

Beti pentsatu dugu politika, hizki handiz, politikarien lana zela eta guri, hizki txikidun politika egitea zegokigula, hau da, gutariko bakoitzak, bere borroka egunerokoaren aitzina eramatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 282. orr.

Baina lan horieri esker Luzaideko postari edo pietunak beti aitzina eraman du bere lana.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 171. orr.

Gure gaztaka aitzina eramateko beste modu bat baldin bada nire kartzelaldi berri hau, nolaz esan dezaket liburu batean ixteak, letrazko ziegan isolatzeak, ez dakarrela onurarik?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 169. orr.

Misione hartan ere bi kaputxino daude, eta haietarik bat ene lagun mamia da: aita Humberto, bihotz oneko indiar batzuekin lan egiten ari dena, eta zuek bezalako jendearen beharrean dagoena, bere asmoen aitzina eramaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Jokalari on asko dago, baina ez dago dirurik egituraketa sendo bat aitzina eramateko.  Berria - Kirola   2004-06-09

Oraingo exekutiboa ez zen gai proiektu handiak aitzina eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

4 aitzina hartu

Hau da politika berria, etsaia kondenatzen dela aitzinetik eta aitzina hartzen diozula.  Herria   2003-03-27

Ondorioz, hauteskundeen ondotik, Marcos ohartu zen oposizio demokratikoak aitzina hartu zuela emaitzetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 191. orr.

Miarritzek sailkatzeko aukera du oraindik, Staderi irabazi eta 'average'-an aitzina hartu ondoan.  Berria - Kirola   2004-06-06

Edo bizitzak tratu gordinagoa eta gogorragoa eman zion Pedrori, edo Pedrok berak deliberatu zuen ezen bizkor bizi beharra zuela, denborari aitzina harturik, bizitzari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 249. orr.

Hala nola mundu mailan Tiger Woods golf jokolariak Schumacher eta Beckhami aitzina hartzen die eta Frantzia baizik ez aipatzeko anitz sos sakelaratzen dute Zidane eta Henry futbolariek, doidoia Olivier Panis beribil gidaria baino gehiago.  Berria - Kultura   2004-05-26

5 handik aitzina

Hameka urtez Urruñan berean jokatu ziren, gero hamabiez Saran, 1854etik 1876era, handik aitzina Eskual Herriko leku desberdinetan ospatu ziren holako egunak, Nafarroan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 37. orr.

Handik aitzina, gauzak aldatu ziren, eskolan berriz mintzatzen ahal izan ginen nahi genuen bezala eta gainera, ezin sinetsia!, hizkuntzaren erakusten hasi ziren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 110. orr.

Handik aitzina, bertze autore batzuen aipuak egiten zenizkidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 643. orr.

Handik aitzina, tarteka elkar gurutzatzean karrikan, agurtu baino ez, baina begiek behintzat elkar topatzen zuten.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 57. orr.

Handik aitzina, goiti egin ahalean urruntzen, beti ere urruntzen baizik ez dut ikusi, zenbat eta gorago hainbat eta urrunago eta gizenago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Lehenik San Francisco aitzinean joan da 24 arte, 24etan berdindu dira, eta handik aitzina biziki ardura berdinduz joan dira, batzu bertzen bete ziren, eta denak ere gogotik ari elgarri presentik egin gabe.  Herria   2005-03-10

Handik aitzina Stade hasi zen nagusitzen, eta paristarrak 0-14 aitzinatu ziren oren erdirako.  Berria - Kirola   2004-08-19

1916 an sortua zen Etcheverry apeza, Azkaraten, baina uhartiar bilakatzeko geroxago ikasle gazte zen denboran, eta semenarioan handik aitzina.  Herria   2004-01-08

Egun hartan irabazi zuen aitatxik bere izengoitia: Handik aitzina, Migel Antsa gabe, Migel Mailu izanen zen toki orotan eta jende ororendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Baina ez uste handik aitzinako bidea, honenbertzez, erraza izan zenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Handik aitzinakoak, badakizkizu, jaun Joanes: egun batean, jaun Ricardo Menesesekin ezkondu nintzen, bizi izan nintzen harekin sei urtetan seme-alabarik izan gabe, alargundu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 593. orr.

6 hemendik aitzina

Beraz, hemendik aitzina, jandarma bat etorriko zaizu egunero eta beharko diozu eman mezu bat neretzat, behar diren xehetasun guziekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 154. orr.

49. Euskaraz jatorrizkoan; hala dira hemendik aitzina letra etzanez eta halamoduzko ortografiaz emandako pasarteak ere.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Arrantzako untzi berrientzat gero eta nekeago ukaiten dira alabainan diru laguntzak eta funtsean oraino gehiago xuhurtuko omen dira hemendik aitzina.  Herria   2004-12-02

Deszentralisazioari buruz jokatu dira hemendik aitzina.  Herria   2002-08-01

Hemendik aitzina Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko gurasoek hautatzen ahalko dute zer deitura eman beren haurrari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Orain arte jaialdiko zuzendari artistikoa Thierry Malandain izan da, baina hemendik aitzina ez da gehiago hala izanen.  Berria - Kultura   2004-09-17

Hemendik aitzina ez naiz numero hori baizik izanen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 42. orr.

K2ren hegian gaude, 4950 metrotan, hemendik aitzina kanpamendu nagusi izanen dugun honetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

Astebete lehenago, lasaigarria zitzaidakeen hemendik aitzina nire bizi puskak inork bilduko ez zituela jakitea, ez paperera, ez garaien araberako bertze euskarrietara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Hemendik aitzina, neronek idatzitako mutuaren hitz hauez osatuko dut bilduma berria.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 85. orr.

Horrengatik naiz-eta ene buruaz ahalge! ez bainaiz gai zuk hemendik aitzina maitatzeko, ez baitut holako amodiorik merexi!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 123. orr.

-Hemendik aitzina, hi izanen haiz erresumaren ezpata zorrotza Nafarroako alderdi horretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

Hemendik aitzina axuri haragi zurpailaren produzitzen hastea gomendatzen zien gizonak artzainei, merkatuaren eskaerara makurtzea, bospasei asteren buruan kabala marrakarien saltzea, hots.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 104. orr.

-Nagok Paxkal, ez dugunetz denek hemendik aitzina burua sobera berotuko eta azkenean galduko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.

Hemendik aitzina badakit irakurleek zalantzak izanen dituztela eta bidean gelditzeko anitz oztopo gogoratuko zaizkiela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 145. orr.

7 jo aitzina

Nere buruaz trufatu ondoan xutitu naiz eta jo aitzina, eguzkia ateratzen ikusteko itxaropenarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Eta jo aitzina, egun guzian besta ederra eginez.  Herria   2004-10-21

8 jo aitzina!

Beraz jo aitzina! .  Herria   2001-07-12

Ta jo aitzina!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzina abia (3); aitzina abia ditake (3); aitzina ari (5); aitzina badoa (3); aitzina begira (9); aitzina begiratu (4); aitzina beha (3); aitzina bere (3); aitzina beti (3); aitzina darama (3); aitzina doa (18); aitzina doala (3); aitzina doan (3); aitzina doatzi (3); aitzina doatzila (3); aitzina egin (88); aitzina egin ahala (4); aitzina egin ahalean (3); aitzina egin baino (3); aitzina egin behar (8); aitzina egin du (7); aitzina egin nahi (8); aitzina egin nuen (7); aitzina egin zuen (10); aitzina eginda (3); aitzina eginen (11); aitzina eginen dut (3); aitzina egingo (4); aitzina egitea (4); aitzina egiteko (49); aitzina egiteko eta (3); aitzina egiten (24); aitzina egiten duen (3); aitzina egiten zuela (4); aitzina ene (3); aitzina eramaiteko (6); aitzina eraman (4); aitzina eramateko (5); aitzina eramaten (3); aitzina ere (16); aitzina eremaiteko (6); aitzina eta (28); aitzina eta aitzina (10); aitzina euskal (3); aitzina ez (9); aitzina gindoazen (4); aitzina goaz (5); aitzina gure (4); aitzina hartu (5); aitzina jarrai (3); aitzina jarraiki (5); aitzina jarraitu (12); aitzina jarraitu zuen (5); aitzina jarraituko (7); aitzina jarraituko du (3); aitzina jarraitzen (9); aitzina jarraitzen du (5); aitzina jaunak (3); aitzina jo (7); aitzina jo behar (3); aitzina joaiteko (6); aitzina joan (23); aitzina joan ahala (5); aitzina joan ziren (3); aitzina joanen (3); aitzina joanez (3); aitzina jotzeko (3); aitzina kurri (3); aitzina nahi (4); aitzina s (4); aitzina segi (5); aitzina segitu (24); aitzina segitu behar (5); aitzina segitu du (3); aitzina segitu nuen (3); aitzina segitu zuen (4); aitzina segituko (7); aitzina segituz (3); aitzina segitzeko (13); aitzina segitzen (9); aitzina segitzen du (3); aitzina zihoala (6); aitzina zihoan (4); aitzina zoazte (3); artean aitzina (3); badoa aitzina (4); baina aitzina (9); baina aitzina egiteko (3); baionak aitzina (3); baionak aitzina egin (3); banoa aitzina (4); bat aitzina (12); bat aitzina egin (3); batzuk aitzina (3); behar dugu aitzina (3); beti aitzina (24); bidean aitzina (10); bidetik aitzina (3); bihartik aitzina (3); da aitzina (10); da hemendik aitzina (4); denbora aitzina (3); dio aitzina (4); dira hemendik aitzina (5); doa aitzina (5); du aitzina (8); dugu aitzina (7); dugula aitzina (3); dut aitzina (5); dute aitzina (7); dute hemendik aitzina (3); egin aitzina (3); eguna aitzina (4); eguna aitzina joan (3); erditarik aitzina (3); ere aitzina (17); eta aitzina (63); eta aitzina egin (8); eta aitzina egiteko (5); eta aitzina segitu (4); eta bidean aitzina (5); eta erditarik aitzina (3); eta handik aitzina (4); eta hemendik aitzina (5); eta hortik aitzina (3); eta jo aitzina (5); eta segi aitzina (6); etatik aitzina (3); etik aitzina (4); ezen aitzina (4); garazi aitzina (3); gaurtik aitzina (4); goazen aitzina (12); guk aitzina (5); handik aitzina (120); handik aitzina eta (4); hemendik aitzina (111); hemendik aitzina ere (9); hemendik aitzina ez (4); honetan aitzina (3); honetatik aitzina (7); hortik aitzina (16); hura aitzina (3); jo aitzina (13); kanpaina aitzina (3); lehenetik aitzina (8); lehenetik aitzina abia (3); mendetik aitzina (7); mundua aitzina (3); nuen aitzina (4); orenetarik aitzina (3); ostegun honetatik aitzina (4); segi aitzina (16); urrats aitzina (5); urrats aitzina egin (3); urrats bat aitzina (11); urriaren lehenetik aitzina (5); urteak aitzina (5); urtetarik aitzina (3); zen aitzina (3); zen handik aitzina (3); zuen aitzina (9)

aitzinago ere (6); aitzinako ene (3); baino aitzinago (3); bat aitzinago (3); eta aitzinago (8); eta aitzinago ere (3); handik aitzinako (5); handik aitzinako ene (3); handik aitzinakoak (3)

hemendik aitzinat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus