Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzi 1 adlag aurka.

Eguzkiaren aitzi joanez gero, berriz, denborari buru eginez, atzera gindoazke, "egunak" irabaziz!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 76. orr.

Herbehereetan Filiperen agintearen aitzi borrokan ari ei ziren fedearen eta erregeren aurka altxatuak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 109. orr.

Plan horri Alderdi Komunistak bortizki egin zion aurka, Juntaren aitzi armetan altxatuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.

Pirinioetako ibar hertsiak zaintzen dituztelakotz luteranoen aitzi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 212. orr.

Iduri duenaren aitzi, solasa pausatua da, oharkabeko telepatia edo halako suertez.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.

Heben aldiz beren etorkiaren aitzi ari zaizgü, baita nik uste beren etorkizün eta geroaren kontre.  Herria   2005-12-08

Gauari aitzi, eta Herioari aitzi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

2 (-i deklinabide atzizkiaren eskuinean)

Aronekin, historiako etsai guztiei aitzi arrisku txikiarekin garaipen handia erraz lortzeko hori bezalakorik ez baitago.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

Dikotomia faltsu horrek, bakoitza bestearen arerio bailitzan, aukeratzeko atakan jartzen du bat (euskalduna) besteari (unibertsaltasunari) aitzi, edo alderantziz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus