Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aitzakiaka adlag aitzakiak jarriz.
Baina, gutxien espero genuenean, B-12 bainaka eta aitzakiaka hasi zitzaigun. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 12. orr.
Aitzakiaka hasi, ezin duela, ikusten badute ez dakit zer, hau eta hura, baina Marta bere mimo eta trikimailu guztiekin saiatzen da eta azkenean Matxainek mahai gaineko agendan begiratu eta eman egiten dio zenbakia. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 168. orr.
Hala ere, ez natzaizu aitzakiaka hasiko eta ez daukat zuri barkamena eskatzeko asmorik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.