Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aittitte (orobat aittitta g.er.) iz aitita.

Gure aiton-amon, aittitte-amama bat baino gehiago akordatzen omen dira iragan San Markos egunez nola prozesio egiten zuten elizbiran, kyrieleisonak abestuz-eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.

Goio astiro sartu zen eta aittitte aulki txikian eserita burua behiaren iztaian pausatuta topatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.

Aittitte mahaiburuan jarri zen afarirako, ama ere han zegoen, eta osabaizebak, eta lehengusu txikiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 257. orr.

Afalondoan aittittek zigarroa bildu, piztu eta astiro erreko zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 257. orr.

Noizbait konprenitu dut aittittek antolatu zuen azken antzerki hark bazeukala beretzat trajedia tanta bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.

Allikeneko guztiekin joaten nintzen, guraso eta aitona-amonekin (garai hartan lauetatik hiru bizirik, aittitta Iker salbu), baita Atxetako osaba Karmelo, izeko Primi, eta Paulo eta Gaxuxa lehengusuekin ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.

-Gure aittitta Lepantokoan hil zenaren legezkoak!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 163. orr.

Murelagara autobusa hartu eta joan beharko zuen aittitte eta amama bizi ziren baserri hartara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 79. orr.

Aittitteren baserritik bistaz ikusten ziren ibarretan eta Kalaportu inguruko kostan imajinatzen zuen Goiok hitz egiten zela euskaraz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 175. orr.

Burua makur, aitarenka, Jaungoiko on bat imajinatzeko ahalegin itzela egiten nuen, aittitte on bat izango zelakoan bizar zuriarekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus