Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitortza 1 iz bekatuak apaiz bati aitortzean datzan sakramentua.

Aitortza eta jaunartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1178. orr.

Krisia, aitortza, aldaketa, iniziazioa, sinbolismoa dakar konbertsioak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.

Burlak alde batera utzi bai eta ekarri oraintxe konfesore bat nire aitortza entzun dezan, eta eskribau bat nire testamentua jaso dezan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Hacquinek isilean gorde zuen aitortza hori 1953ra arte, eta orduan gutun bat bidali zuen Libération egunkarira, Zolaren hiltzaileak bere krimena aitortu ziola esanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

Zerbitzari leial eta zentzuduna da, huts egiten duen bakoitzean, bere burua luzaro gabe zigortzen duena, barrutik damuz eta kanpotik aitortzaz eta ordaina betez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

Emakume batek karmeldar bati egindako aitortzan frantziskotar batek seduzitu duela esan du; karmeldarrak frantziskotarra salatu behar du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Apaiz batek aitortzan erregearen edo Estatuaren aurkako konspirazioa jakiten badu, berehala jakinerazi behar diela epaileei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Nik, egia esan, Jainkoaren errukiari eta graziari esker, ez dut gogoan aitortzaren eta hoben-ordainaren bidez zuzendu gabeko inolako bekaturik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Emakumeekin hitz egiten jardutea arinkeria zela, aitortzako sakramentuan edo arimaren salbamenari buruzko aholkuak emateko izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Hunkituta eta negarrez, aitortza gogotsu egin eta biziera zuzenduko zuela agindu zien. hobe da jardun arin hauetako batzuk ematea, harik eta bere bekatuen aitortza egin arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

Kofesatzen nintzen erregularki, ongi ibili ala gaizki eta programa antolatua zenez geroz, behar zen aitortza justifikatu, itxurazko bekatu serios zenbait ekarriz bizkarreko zaku pisuan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

· Horrelakorik gertatzen zitzaionean, aitortzara jotzen zuen, bere hutsegiteaz lehenbailehen kitatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 805. orr.

2 aitormena, aitorpena.

Aberri Egunaren atarian aitortza berezia egin nahi diegu ezker abertzaleko militante orori, espetxeetan, sasian, erbestean eta lanean tinko jarraitu duten guztiei, beren indarrik gabe ez legokeelako gauden tokira iristerik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Erreparatu, ordea, aitortza debotoaren balioari, santu egin ez ezik, santutasuna adierazi ere egiten baitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Aitortza politikoa: "Tortura dagoela eta sistematikoki erabiltzen dela politikoki aitortzea, torturak kaltetu guztion aurrean nolabaiteko errekonozimendu gisa".  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Proposamenean euskal nazioaren aitortza juridikoa eskatzen duzue.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Inori eginiko lehenengo aitortza horrek, gure lagunartea indartuko zuelakoan esan diot hori guztia, konfidentziak hurbilagotuko gintuelakoan, baina ez dit jaramonik egin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 95. orr.

Inori eginiko lehenengo aitortza horrek, gure lagunartea indartuko zuelakoan esan diot hori guztia, konfidentziak hurbilagotuko gintuelakoan, baina ez dit jaramonik egin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 95. orr.

Lehendabiziko aitortzan buruz ikasita zeraman, guztiz gauza transzendentala bailitzan, bere bekatu guztien zerrenda.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

Ez dago beste sendagairik norberaren ezagupena eta benetako aitortza egiazkoa baino.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 12. orr.

Errukia, elkarrekiko aitortza, ez al dira amodioaren laguntzaileak?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 71. orr.

Bat-batean esnatu eta negarrari eman zion, jendaurreko aitortzaz bere lehenagoko sentimenduak, nolabait zalantzaren lohiaz zikinduak, garbituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irun-Hondarribiko gure lagunartean aspaldian ikusi gabeko lagun minenari ere nekez egingo genion "Ederki gizendu haiz, txerri alaena", baino maitasun-aitortza esplizituagorik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 42. orr.

Nazio aitortza hizpide euskal uruguaitarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Naziotasun aitortza egiteko bidea irekia zen beraz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Sistema ezberdintasunaren gainean egituratu denez, hainbat logika eta jarduera irauli gabe eskubide-berdintasun aitortza alferrikakoa da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

4 aitorpena, onarpena.

Aitortza egin duela jakinik ere auzoek ez dute oraindik sinesten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Lehen harriak esaten zion bera zela gizonik indartsuena; zenbat aldiz ez ote dion aitortza errepikatu eta berretsi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.

Uste dut, gainera, baten batek ez duela izan merezi adina aitortza eta fama.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Euskaldunoi dagozkigun eskubideek "ez dutela aitortzarik" salatu zuten atzoko manifestazioan, eta Ikurren Legea Euskal Herriaren aurkako "beste eraso bat" dela azpimarratu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

Elizari bere ondasunen zati bat eman gabe hiltzen zen gizon orori -aitortzarik gabe hiltzea deitzen zitzaion horri- jaunartzea eta hilobia ukatzen zitzaizkion.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 243. orr.

Historiaren zati honi ez badiote aitortzarik eman nahi, argi esan dezatela, ezin baitugu sinetsi gobernu sozialista bateko Kultura ministroak nola esan dezakeen legalitatea Espainiako Gerra Zibilarekin hasten dela.  Berria - Kultura   2006-02-10

5 (-en atzikiaren eskuinean)

Ordezkariaren aitortza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Giovannino Guareschik inoiz ez du lortu literatur parnasoaren aitortza edo onarpena, are gutxiago Italian, bere sorterrian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 9. orr.

Kataluniaren nazio izaeraren aitortza nabarmendu zuen Masek, aurrerapausoaren adierazgarri.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

EHBNk egin asmo zuen proiektuaren oinarriak, besteak beste, euskal nazioaren aitortza, autodeterminazio eskubidearen errespetua, "Hego Euskadiren lurralde osotasuna", "Ipar Euskadirekin harremanak modu librean erabakitzeko eskubidea", euskararen ofizialtasuna eta sustapena "maila guztietan" eta, prozedurari dagokionez, "estatutua oinarrietatik modu herrikoian lantzea".  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Erabakitzeko eskubidearen aitortza baino gehiago, "euskal gizartearen borondate demokratikoaren errespetuan" jarri zuen azpimarra EBBko lehendakariak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Horrek gatazka politikoaren oinarrian dauden bi elementuren aitortzari eutsiko die, euskal herritarren subiranotasunari eta lurraldetasunaren aitortzari", azaldu zuen Larreinak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Espainiaren pluraltasunaren aitortza egiten du agiriak, baina batasuna azpimarratzen du, aldi berean: "Gure Konstituzioak nazio espainiarra aitortzen eta ezartzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Euskal gizarteak etorkizun politikoa modu libre eta baketsuan erabakitzeko eskubidearen aitortza izatea horren oinarri.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Atxikimendu librea, borondate demokratikoa, herritarren hitza eta subiranotasunaren aitortza.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Ahaztuak 1936-1975 elkarteko lehendakariorde Marcelo Alvarezek memoria historikoaren aldarria egin zuen atzo, eta gerrak eragindako "basakeriaren aitortza" egitea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Azkenean etsi behar izan zuten gurasoek, eta onartu, beren kontsolamendurako eta Mozart buruan izanik, musikariarena izan zitekeela lanbide duina, Enperadorearen aitortza jasotzeko modukoa ez bazen ere, bai, agian, Enperadorearen mendekoen eskerrona irabaztekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Euskal gizarteak etorkizun politikoa modu libre eta baketsuan erabakitzeko eskubidearen aitortza izatea horren oinarri.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

6 (izenondoekin)

Ene haurra, egidazu jaramon: berehala, batzarraren aurrean, lurrera apalduko zara eta, belauniko, aitortza publikoa egin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.

Euskal Herriaren aitortza politikoa berreskuratze aldera, Udalbiltzaren ustez, "euskal herritarrak -beste edozein naziotako kideak bezala- eskubide zibil eta politikoen jabe direla finkatu behar da".  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Ekimen horrek zelako aitortza juridikoa izan du orain arte?  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Aitortzarik intimoena bere bizitza "arrunta" zeneko garaikoa izan zen.  Berria - Kultura   2004-03-07

· Alemaniar erreformatu baten idurian, Augsburgoko Aitortzako kide hil nahi zuela erran omen zuen, azken hatsetan zelarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 98. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zuen inolako misteriorik egiten hartaz nire aurrean, lehenago aipatu dudan nire aitortza-bertute bitxi horri esker.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.

Igandean, Jondoni Jakobe parropiako bost herrietako 12 gaztetxok beren fedearen aitortza besta zuten, Laurent Pochelu apezak kudeaturik, Jan Battitt Caminondo zutelarik meza emaile.  Herria   2005-06-23

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Maitasun-aitortzak han ziren betiere, itzultzeko borondate errepikatuarekin batean, baina formula eta formalismo antza ikusten nien nik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.

Irun-Hondarribiko gure lagunartean aspaldian ikusi gabeko lagun minenari ere nekez egingo genion "Ederki gizendu haiz, txerri alaena", baino maitasun-aitortza esplizituagorik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 42. orr.

Hobendun aitortza da berrikuntzetariko bat, alegia, hobendun aitortuz gero tratua lor daitekeela prokuradorearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Egia esan, ikuspegi honetan printzipioz gizadi osoari zabaltzen zaio gizatasun-aitortza, baita giza "miseria" askori ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

Bizitzaren lehentasun aitortzarekin batera, bizitzaren balio maila desberdinen kontzientzia garbia behar da eduki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 274. orr.

9 (errentaz mintzatuz)

Zergak ordaintzea dagokien pertsonek euren borondatez aitortza egin dezaten, mekanismo berriak sortu dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Borondatezko epea amaitu izan arren, onartu zuen hobe dela bakoitzak bere borondatez aitortza egitea, "bestela zergadunak are eta isun handiagoa ordaindu beharko duela".  Berria - Ekonomia   2004-07-16

Jadanik badira indarrean aitortza-sistemak (hezkuntzan, Administrazioan, Osakidetzan...) eta, horregatik, EABk horien guztien arteko sistema eraginkorra osatzea proposatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus